Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Zinema

Aurten hirugarren urtea izanen da Zinema eta zientzia zikloa antolatzen dutela Euskadiko Filmategiak eta DIPC Donostia International Physics Centerrek. Edizio hau, gainera, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean apailatu dute. Kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzea eta biak batean zabaltzea da ziklo honen xedea. Horretarako, zientziarekin lotura duten 11 film izanen dira ikusgai. Zientzialari ospetsuek aurkeztuko dituzte emanaldiak, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren museoan. Zinema eta zientzia izeneko zikloa urtarrilaren 10ean hasi da eta martxoa arte iraunen du. Filmak ikusteaz gain, bortz mintzaldi entzuten ahalko dira. Emanaldi gehienak Donostia eta Bilbon iraganen badira ere, horietako bat Donibane Lohizunen preziatzen ahalko da, Select zinema gelan, urtarrilaren 21ean.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2020/01/16

Aldaketak EAJko zuzendaritzan

EAJ alderdiak jakinarazi du alderdiaren zuzendaritzan aldaketak eginen dituela. Uztailaren 11n eta 12an Bilbon ospatuko den alderdiaren VIII. Batzar Nagusian hautatuko ditu EBBko lehendakaria eta zuzendaritza berria. Andoni Ortuzar orain arteko presidenteak eman du horren berri, baina ez du salatu karguan segitzeko xederik baduen ala ez. Haatik ez du baztertzen postu horretan segitzea, militanteek proposamen hori egiten badute, nahiz eta bera "txandakatzearen aldekoa" den....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/16

Txillardegi gogoan

Urtarrilaren 14an bete dira zortzi urte Jose Luis Enparantza Txillardegi hil zela. Urteburu hori seinalatzeko, bi ekitaldi ospatu dira, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenaren eskutik, hizkuntzalari, pentsalari eta eleberrigilea omentzeko. Urtarrilaren 9an, "Txillardegiren Santa Klara uharte maitea" mintzaldi eta bideo emanaldia egin dituzte Parte Zaharreko San Jeronimo karrikako liburutegiko kriptan. Elixabete Garmendia kazetariak "Santa Klara Uhartea" Txillardegiren liburua aurkeztu du. Bestalde, urtarrilaren 12an, Josu Tellabidek "Txillardegiren Antigua" ibilaldi gidatua kudeatu du. Egun horretan berean, omenaldi ekitaldia egin dute Mikel Antza idazleak eta Eneko Sierra saxofoi- jotzaileak Txillardegi plazan, duela bi urte margotua izan zen horma irudiaren aitzinean....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/16

Altsasuko auzia

Duela zenbait aste Iñaki Abad eta Aratz Urrizolari hirugarren gradua onartu ondoan, espetxe zuzendaritzak bigarren gradua eman die Oihan Arnanz, Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari. Ondorioz, Zaballako presondegitik noizbehinka ateratzeko baimena galdegiten ahalko dute hemendik aitzina. Espetxe Zuzendaritzaren erabakia jakinarazia izan zaie bortz gazteei beren kondenaren laurdena bete dutenean. Erabaki hau epe ertainera hirugarren gradua erdiesteko urratsa da....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/16

Euskal jatorriko hiru ministro

Osatu berri den Espainiako Gobernuan euskal jatorriko hiru ministro izanen dira. Arancha Gonzalez Laia legelariak beteko du Atzerri, Europar Batasuna eta Lankidetza ministro kargua. Tolosan sortua da 1969an. Nazioarteko Merkataritza Zentroko (ITC) zuzendari exekutiboa da, hots, Nazio Batuen eta Munduko Merkataritza Erakundearen agentzia bateratuko kidea, garapen bidean diren herrialdeetako enpresak lehiakorrago bihurtzea helburu duena. Zuzenbide ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean eta Europako Zuzenbidea landu zuen Madrilen. Sei hizkuntza mintzatzen ditu: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera. Mementoan, Genero-berdintasunaren aldeko Txapeldunen Munduko Kontseiluko buru da, eta Munduko Ekonomia Foroaren Merkataritzaren Etorkizunari eta inbertsioari buruzko Kontseiluko presidentekide. Euskal Herrikoak diren bertze bi ministro ere izanen ditu Sanchezen koalizio-gobernuak: Isabel Celaak (Bilbo, 1949) Hezkuntza eta...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/15

Ekonomia zirkularra

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren Estrategia onartu berri du. Urrats honen helburua da 3 000 enplegu berri sortzea hemendik 2030era eta CO2 isurketak %26 murriztea. Eredu ekonomiko horri esker Euskadi Europako erreferentziazko eskualde gisa kokatuko dela uste du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. Planaren xede nagusia ekoizpenen bizi-zikloan ingurumen- inpaktua murriztea da. Estrategiaren neurrietako bat da 2030ean merkaturatuko diren plastikozko ontzi guziak birziklagarriak izatea. Mementoko, EAEko industria sektorean 18 400 enplegu daude, nonbait han, jarduera horrekin lotuak, lanpostu guzien %2 baino pixka bat gehiago....

Irakurri segida


3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016