Azalekoa | 2020eko Ekainaren 11a

Ascuagaren Artzainaren estatua Renon, SFOko piknika eta online barnetegia

Joseba Etxarri

Ascuagaren%20Artzainaren%20estatua%20Renon_%20SFOko%20piknika%20eta%20online%20barnetegia

RENO, NEVADA. John Ascuagaren Nugget kasino famatuan urtetan egon zen Euskal Artzainaren estatua, Nevada-Renoko Unibertsitatera aldatu dute joan den astean. Oroit dezagun Nugget kasinoa Reno ondoko Sparks-en dagoela eta duela urte batzuk saldu egin zuela Ascuaga familiak. Kasinoko Orozko jatetxearen [John Ascuagaren aita Orozko herri bizkaitarrekoa zen; Ascuagaren emazte Rose (Ardans) buraso baxenabartarren Ameriketan sortu alaba da] kanpoaldean zen estatua hau hor egon da geroztik, baina jatetxea ere izenez eta izanez aldatu zutelarik, estatuak bere erro eta loturak galdu zituen inguruarekin, eta kasinoak Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari eskaini zion. Orain, bisitatu nahi duenak, Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren alboan harrapatuko du. Brontzezko euskal artzain bat eta bere zakurra erakusten ditu, eta zerikusirik ez du Nestor Basterretxea zizelkariaren Renoko Euskal Artzainaren Monumentuko estatuarekin, hau Renoko Rancho San Rafael parkean kokatua.

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Joan den igandean behar zuen agitu San Frantziskoko Euskal Etxeak urte guziz Petaluman egiten duen piknik besta, orain koronabirusagatik utzia. Interneten, Zazpiak Bat euskal dantzariek dantzaldi ederra eskaini zaukuten ordainean bakotxak bere lekutik. Biba ziek! Ber denboran, aita Antton euskal omonierak meza eman zuen online euskaraz eta ingelesez, besteak beste euskal komunitate barnean azken egunetan zenduak gogoan. Hor aipatu zituen Jean Acheritogaray ortzaiztarra, San Frantziskon; Chino-Bakersfield-en, Isidore Camou uztariztarra; eta Idahoko Caldwell- en, Leonard Mallea, buraso bizkaitarren seme. Gure doluminak heien familieri eta euskal komunitatean eri edo bakardadean direneri. Gogoratu (zuendako edo zuen inguruan jakin nahiko luketenendako) aita Anttonen mezak euskaraz eta ingelesez, Euskal Herritik ere segitzen ahal direla interneten, igandetan, Kaliforniako goizeko 9etan (EHko arratsaldeko 6etan) St. Patrick’s Parish and Our Lady of Mercy-ren Facebook-ean.

‘EUSKARA MUNDUAN’. Hala du izena Diasporan euskara irakasleak formatzeko Etxepare Euskal Institutuak abian duen programak. Urtean bitan barnetegiak egiten dituzte, heien ikaskuntza prozesuan hobetzeko. Orain, koronabirusarekin, ez da posible, baina aitzina egitea deliberatu dute, eta barnetegiak online egitea, eta hala eginen dute. Heldu dena, uztailaren 18tik 25era izanen da, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 35 ikasle partaide. Aitzina eta goiti!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/06/11

Adiskide bat joan zaigu: Mattin Larzabal kolaboratzaile leiala

Peio Jorajuria

Adiskide%20bat%20joan%20zaigu:%20Mattin%20Larzabal%20kolaboratzaile%20leiala

Aurten, Mendekoste garaiko haizeak gure bihotzak gogorki jo ditu. Mendekoste igandez, Maite Irazoquik mezu latz hau daut helarazten: “Mattin Baionako ospitalean da hamar egun hauetan, bihotzak, errainek eta gibelak ez dute ongi kurritzen, hala ere umore ona du”. Biharamun astelehenean, Maiteren bigarren mezua: “Gaur zailtasunak ditu hatsa hartzeko eta mintzatzeko, gogoa halere argi”. Biharamunagoan, astearte arratsaldez, Jenofa Duny-Petre gure idazkariaren telefono deia:

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016