Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Heleta

Dolu - Véronique Etchepare Gaineko Etxetik gazterik serora joan zen, Uztaritzeko komentura. Geroztik Gaineko Etxekoak Iribarnia erosirik haratu ziren. Bi ahizpa serora ziren, zonbait zerbitzu, zonbait otoitz ez duke egin gure serorak, gainera Heleta bere sorterria ez du sekulan ahantzi. Artetik noiznahi ikusten ginuen mezan, bere boz xoragarriaz airosten zuela. Jainkoaren zerbitzuko hoinbeste urtez, bereganat deitu du, 90 urterekin. Heriotze hortaz hunkiak diren familiako guzieri, gure doluminak. Mezak – Pesta Berriko ospakizunak doi bat bereziak izanen dira, gaineratikoer segituz. Pesta Berri: meza Mehainen (9:00), Iholdin prosesionea bakarrik, klika eta beztituekin (10:30). Meza Armendaritzen prosesionearekin (15:30), Koxeguy taldeko musikariekin. Otaba: Ibiakoitzean: Armendaritzen (18:00). Igandean: Landibarre Martinen (9:00), Heletan (10:30) eta bezperak Iholdin (16:00), prosesionearekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016