Herriz Herri - Itsasu (L) | 2020eko Ekainaren 11a

Itsasu

Sortze Herritar berri bat kondatzen dugu herrian: Kaïli LARROQUE. Aita du Ivan LARROQUE eta ama Lorelei BUTET. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri Kaïli-ri gure artera! Herriko Etxetik 4 abisu 1/ Ekainaren 2az geroztik Herriko Etxea idekia da astelehenetik ostiralera (10:00-12:00) hitzordurik gabe ohiko eskaerarentzat. Aldiz hitzordu bat hartu behar da galdera berezi guzientzat: Hirigintza, Egoera zibil, Hauteskundeak, Eskola zerbitzuak edo beste... Telefonoa eta mezu elektronikoak abantailatu behar dira. Oroitarazia da maska beharrezkoa dela Herriko Etxean sartzeko. 2/ Bigarren maska bat eskuratzen ahal da kitorik Herriko Etxean. Hortarako Herriko Etxera presentatu behar da goiz edo arratsaldez, baina bazterreko leihotik, barnerat sartu gabe. Badira lehena ere oraino hartu ez dutenak. Herrian boza emaiten dutenek behar dute presentatu beren nortasun ageriarekin eta familia-libretarekin. Herrian bozkatzen ez dutenek behar dute gainera bizitoki frogagiri bat agertu. Jende sobera ez ibiltzeko, presuna batek etxekoentzat ere hartzen ahalko ditu maskak. 3/ Ondarkintegia zabalik dago konfinamendu aitzineko baldintzetan, hitzordurik hartu gabe. Halere ez da jende sobera ibili behar aldi berean. Zaindari batek kudeatuko ditu sartze eta ateratzeak. Eta maska soinean behar da presentatu. 4/ Oroitarazia da debekatua dela aparkatzea Gerastoko bidean, Atekagaitzeko eta Gibelarteko errebideetan. Elizako eta Atekako aparkalekuetan galdegina da jendeeri beren autoak uztea eta hortik mendirat abiatzea oinez.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016