Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Oztibarre

Dolu Ehortzi berri dugu Donaixti Kartegiko Christine Agergarai. Goizegi, 66 urtetan, eraman du sendaezina zitzaion eritasunak. Besteengana guziz idekia zen eta aldian-aldiko eginkizunak betetzen zituen emazte ernea zen Christine. Ibarla Etxoineko Kattalin Pouchulu aldiz, adin handira heldu da, 96 urtetan utzi gaituen emazte baliotsuaren oroitzapena uzten du. Aldudetik jin zaigu ere Manex Etcheverry Donaixtiko azken erretora zendu zelako berria; astekari huntan berean irakurri dugularik merezitua zuen gorazarrea. Bere 2020ko maiatzaren 22ko mezua har dezagula: “Ezagutu eta maitatu zaituztedan guziak, ez nezazue ahantz zuen otoitzetan, orori ikus arte zeruan." Penetan gelditzen diren familien bihozminari juntatzen gira.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016