Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Ekainaren 11a

Sara

GANEX

Kontseiluko bilkura Iragan da gan den ortzirale arratsean, lehenik Euskal Elkargoan parte hartuko dutenak Jean-Baptiste Laborde Lavignette auzapeza eta Maritxu Ariscorreta bigarren axuanta izanen dira. Gero egin dituzte axuanten karguak: Barneix Stephane lehen axuantak, obrak eta urbanismoa. Arizcorreta Maritxu, 2. axuanta, haur saila eta eskolak. Jauregui Jean- Michel, 3. axuanta, diruzaina eta Herriko Etxeko eskuartekoak. Garbiso Elizalde Sophie, 4. axuanta, soziala eta komunikazioa. Jauregui Basurko Patxi, 5. axuanta, kultura, euskara, kirolak eta elkarteak. Errandonea Carmen, 6. axuanta, laborantza, ekologia eta ingurumena. Axuanten kargu horiek denen artean bozkatuak izan dira, erran nahi baita, oposizionea akort zela gauza horiekin. Erran behar da “Har Hitza” zerrendako hiruak, komisione gehienetan barne direla, berek galdeginik eta denen artean onetsia. Hola ikusiko dute nola lan egin behar den, baita beren ideiak eramanen. Hori gauza ederra da, uste dut hautetsi guziek kargualdia ongi eramanen dutela, zeren denek nahi dituzte gauzak ongi egin herria gora joan dadin, baita ere herritarrak denek beren maneran lagundu. Suerte on zueri badituzue sei urte herria gora altxatzeko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016