Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Antxoaren arrantza

Antxoaren%20arrantza

Euskal arratzontziek lau mila bat tonelada antxoa arrantzatu dituzte orain arte aurtengo denboraldian. Bi arrazo izan ditu: lehena, pandemiaren eraginez, denboraldia 37 egunen berantarekin abiatu zutela. Bestalde Bizkaiko golkoko uretan antxoa badago bainan antxoa ttipia: ttipiegia fabrikentzat eta hauek ez dute erosten edo arras merke edo gaziturik ezartzen dute berantago saltzeko. Neurri gotorreko antxoa harrapatzeko Galiziako uretara joan behar izan dute: ontziak aste beterentzat joaten dira eta han berean, Gijonen, deskargatu eta saltzen dute arraina. Bestela 400 kilometro egin beharko zituzten, Hondarribiarat jiteko: 40 bat ontzi dira antxoaren arrantzan. Antxoaren kanpainak diru sartzearen %25a suposatzen du arrantzaleentzat. Berri on bakarra hala ere, arrantzale bihi batek ez duela koronabirusa pairatu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/06/11

Sagardotegiek, sagardoa botilan eskainiko dute

Gipuzkoako sagardo naturalaren elkarteak azaldu duenez, Euskadiko sagardotegiek ateak irekitzeko aukera izanen dute, bai terrazetan eta baita sagardotegietan ere, edukieraren %50ean eta distantzia eta segurtasun protokoloak errespetatuz. Irekitzea erabaki duten establimenduek botilako sagardoa eskainiko dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Euskararen gaineko hamabi galdera alderdiei

“Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; poliza edo ertzain etxera joan edo justizia jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan, euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; Gasteizko Legebiltzarrean bertan ere hizkuntzaren erabilera apalegia... Mendetako bazterkeria jasan ondotik, neurri ausartak eta irmoak behar ditugu, eta hauteskunde garaiko promesak, promesa hutsean ez gelditzea.” Izenpetzailetan: Dionisio Amundarain, Joxe Azurmendi, Felix Placer, Joxe Manuel Odriozola, Juan Inazio Hartsuaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Ainhoa Larrañaga, Patxi Salaberri Muñoa, Itsaso Andueza, Ekai Txapartegi, Edurne Alegria, Laxaro Azkune, Pako Sudupe, Pako Aristi eta beste 73 euskaltzalek egin adierazpena da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Zinezko altxorra: Nafarroako Mintzoa editorialak, 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen dituena. Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren neurria ematen du. Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da. Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak idatzi zuen, eta baliteke Joanes Leizarraga ezagutzea, haren Testamentu Berria aipatzen baitu.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Bixente Serrano Izko politikari eta historialaria zendu da, Iruñean

Bixente Serrano Izko politikari, historialari, idazle eta irakasle nafarra zendu da, ostegun honetan, Iruñean, 72 urterekin. Serrano Izko 1948an sortu zen, Itzan. 1976an, beste hainbat presorekin batera, ihes egin zuen Segoviako kartzelatik. Irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat alderditan aritu zen; EIA, Euskadiko Ezkerra, Auzolan, Nafarroa Bai eta Geroa Bai alderdi eta koalizioetan, besteak beste. Azken horrekin, diputatua izan zen, 2015ean. Euskokultur Fundazioaren presidentea ere izan zen.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Hego Euskal Herria 3. fasera pasa da

Hego Euskal Herria, Erkidegoa ala Nafarroa, deseskalatzearen 3 fasera pasatu dira ekainaren 8an, eta ondorioz, Autonomia Erkidegoek "erabateko gobernantza" berreskuratuko dute. Halaber, probintzien arteko mugikortasunari buruzko neurriak hartzea eta "normaltasunera" noiz itzuli erabakitzea erkidegoen esku izanen da. Egoera hobera egiten ari bada ere, orain arteko lana ez ahanzteko eta prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko deia egin die Osasun Sailak herritarrei, pertsonen arteko bi metroko distantzia errespetatzea, maskara erabiltzea eta eskuak ardura garbitzea ezinbestekoa dela gogoratu du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Zer egiten ahalko da Euskal Erkidegoan Fase 3an

Hauek izanen dira 3. faseko baldintzak: hiru lurraldeen arteko mugikortasuna berreskuratzea izanen da aldaketa handiena. Haurreskolak irekiko dira eta haur gaztetxoendako aisialdiko ekintzak baimenduko dira. Eusko Jaurlaritzak ondoko lurraldeetara joaiteko baimena eskatu dio astean zehar Espainiako Gobernuari, baina gaurkoz ez da onartua. Gehienez ere 20 laguneko -familia eta jendarte- bilerak egin ahal izango dira etxebizitza eta lokal pribatuetan. Merkataritza lokal ala zentroetan gehieneko edukiera %60koa izanen da, ostalaritzako, jatetxeetako, mugak kentzen dira, halaber ostatuetan barnera sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko distantzia fisikoarekin. Hauek dira, beste askoren artean, neurri nagusi berriak. Iparraldearekiko muga hetsia egonen da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Mercedesek Gasteizko lantegia hetsiko du agorrilean

Gasteizko Mercedes lantegian ekoizpena gehiago murriztea eta agorrilean fabrika hestea erabaki du zuzendaritzak, salmentak ez direlakotz nahikoak. Gasteizko fabrikan 5.000 langile inguru daude. 2020an 159.000 ibilgailu ekoizteko helburua jarri zuen zuzendaritzak, baina martxoaren 16an jarduera gelditu behar izan zuten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Aldi baterako lanaldi-partziala burututa, apirilaren 27an itzuli dira lanera. 30.000 furgoneta gutiago ekoiztea erabaki dute: ekaineko eta uztaileko, larunbatetan ez da lanik izanen eta agorrilean fabrika hetsia egonen da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Futbola berriz haste

Futbol Liga nagusia ekainaren 11n hasiko da berriz. Pandemiaren ondorioz, txapelketa gelditu zen, eta 28. jardunaldiarekin jarriko da martxan. Estreinako neurketa Sevillak eta Betisek jokatuko dute ekainaren 11n; Espanyol-Alaves partida ekainaren 13an, ekainaren 14an, Athletic-Atletico Madril, Real Madril-Eibar eta Reala-Osasuna neurketen aldi izanen da. Berehala 29. jardunaldia jokatuko dute, ekainaren 15 eta ekainaren 18an.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Pilota berriz haste: uztailaren 1ean Irunen eta ETBn

Martxoaren 8az geroz pilotazaleek, asko dira iparraldean, ez dute partidarik ikusteko aukerarik izan. Uztailaren 1etik aitzina berriz gozatu ahalko dute beren kirol hautatuaz, edo telebistatik edo zuzenean. Aspe eta Baiko enpresek hitzartu dute Irungo Urantzu frontoian, konfinamendu ondoko lehen partida antolatzea ETBk emanen duena. Bi enpresetako pilotariek nahasirik osatuko dituzte bikoteak. Jarlekuen erdiak baizik ez dira salgai izanen. Beste kiroletan, estropadak uztailaren 11n Pasaian abiatuko dira.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Erkidegoa ezkerreko gobernu berriari buruz?

Uztailaren 12an erkidegoan eginen diren hauteskundeek erabakiko dute zein gehiengo aterako den, Jaurlaritza zuzenduko duena eta nor izanen den lehendakari berria. Miren Gorrotxategi, Ahal Dugu Podemoseko lehendakarigaia aldaketaren alde agertu da: Podemos, sozialistak eta EH Bilduk osatuko luketen ezkerreko gehiengoarekin. Sozialistek ez dute horrelako aukerarik ikusten: Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak baztertu du horrelako aukera: “ez dezatela gutan kondatu Maddalen Iriarte lehendakari ezartzeko”. Kritikatu ditu Patxi Ruiz gose greban den presoaren sostenguz ATAk (Amnistia ta Askatasunak) egin ekintzak, EH Bildu kondenatzearen bide erdi gelditzea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/11

Eusko Jaurlaritzak ibilgailu berriak erosteko laguntzak bikoiztu ditu

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du, hamar milioi eurora arte, ibilgailu berriak erosteko aurten indarrean zegoen Renove Planera bideratutako dirua, eta laguntzen zenbatekoak igoko ditu autoen kategoria jakin batzuetan. Gainera, laguntza 2020ko urtarrilaren 30era arteko atzera eraginarekin aplikatuko da. Eskabideak aurkezteko epea aurrekontua agortzen denean amaituko da, eta, hori gertatzen ez bada, aurtengo urriaren 31n.

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016