Organo berri bat, untsa ederra, paratu dute Santa Ana elizan. Obrak aste huntan dira bururatzen. Lehen entseguak eginak Philippe Guilmard organo joile ezagutuarekin. Egun hauetan segituko. Obra baliosa eta goresgarria.
Beste solasgai handi-handirik ez-eta, nola ez dugun beti izurrite tzar hortaz ari behar, hor ditugu, zonbait herrietan bederen, herriko bozak. Bigarren bozaldiko kanpaina ez da batere usaiakoa haatik, neurri bereziak hartuak izanki alabainan, bilkura guti egiten ahal beraz, Christophe Castaner barneministroak erranik ere kasu eginez zerbait egiten ahalko dela. Dena den, kanpaina horrek segitzen du aitzina bere bide. Ofizialki, aste huntan da preseski beroenerat heltzen, bero horri kausi baditake ere halako epel aireño bat.
Hendaian, bi zerrenda buruzburu, Kotte Ecenarro auzapezarenak bat eginik abertzaleekin eta komunistekin. Nehor ez baita hortaz hanbat harritu azkenean, nahiz komunistak partaide izaitea etzen berrikitan oraino batere segurtatua. Bigarren hautagai andana, eskuindarrena, Pascal Destruhaut zerrendaburu.
Urruñan, hiru zerrenda zoingehiagoka, lehen itzuliko heiek berak. Zerrendaburu, Filipe Aramendi abertzalea, Francis Gavilan eskuind...
Konfinatzea arindu dela eta ez guti, eta hatsa hobeki hartzen dugula, egia da hori, bainan gauzak ez dira halere beren usaiako tornu hartarat berriz jinak. Donibane Lohizunen Mendekoste joan da Andaluziako dantza koloretsu heietarik batere ikusi gabe. Begiraleak elkarteko dantzariek ez dute udaberria airostu usaian hoin polliki egiten duten bezala. Zokoan ere Trinitate iragan da bestarik gabe!
Ziburuko plazan etzauku eskainia izan jaz xarmanki preziatu ginuen euskal-liburuen azoka herrikoia. Eta zonbat holako! Ostatu eta jatetxeak berriz ideki dira, hondartzak ere ba, bainan ez da kolpez izan usaiako mugimendua. Aroa ere arras mottela egia erran, usu euria eta haize hotza merke. Hondartzak berriz iratzartu baitira, horrek berak beste bizi bat emaiten dio halere itsas bazterrari. Neurri berezi zonbait kondutan hartu behar badira ere. Oro har, jendea jarri da neurri horieri. Ez beti haatik, ikusten ditugu artetan multxoak, gizon eta emazte, gazte eta ez hain gazte, batzu eta besteak a...
Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera.
1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian.
Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...