Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Espartinak salgai!

Espartinak%20salgai!

Bi hilabetez xapinetan konfinatuak egon ondoren, ateratzeko ordua jina da. Gure zangoek ere atentzio berezi bat merexi dutelako, espartin berriak eta originalak proposatzen dituzte bi ikastolek. Azkarateko Munhoa eta Garaziko Ikastolen proiektua da. Manatzeko ikastolak.zatizz.com weborriaren bidez egin daiteke. Kartaz pagatzen da. Ikastolan edo etxean eskuratzen ahalko dira. Hiru modelo desberdin proposatuak dira: "Haika mutil", "Zaindu", "Gure bazterrak". Bakotxan kantu batetako esaldi labur bat irudikatua da. Zatizz enpresarekin arizan dira, ikastolako buraso bat aktibitate hortan lanean ari baita, proposamena egin du. Barnekaldeko enpresa da, espartin pertsonalizatuak sortzen dituzte. Haiek proposatu dute diseinua. Espartin lantegia Maulen da eta dena han ekoiztua izan da: oihala bertan inprimatua, espartina eskuz josia eta soka eskuz trezatua. Zinez kalitatezko produktua da. Ikastolak hestea behartuak izan dira eta bertako langileak langabezia partzialean gertatu dira. Garaziko eta Munhoa ikastoletan langileen lan-sariak osotasunean atxikitzea erabaki dute. Ekitaldi guziak ezeztatuak izan dira (Herri Urrats, Nafarroaren Eguna, ikastolaren lotoa, bixkotxa eta talo salmentak, antzerkia...), diru sartzerik gabe izanez, behar gorriari erantzuteko ideia berri hau atera da. Segur arrakasta ukanen duela, nork ez du espartin pare baten beharra udari begira!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016