Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

“Dantzautobusa” ikuskizuna

a€œDantzautobusaa€%20ikuskizuna

“Jour de Fête” Euskal Herrian sortua den konpainia bat da. Artistak biltzen ditu (antzezleak, taula zuzendaria, musikalariak...) espazio publikoan sortutako artistiko proiektuen alde (karrikak, parkeak, mendiak). Emaiten dituen ikuskizunaz eta formakuntzaz gain, konpainia hastapenetik engaiatzen da tokiko proiektu batzuetan biztanleekin lotura soziala, ekintza artistikoa eta espazio publikoa euskalhaziak@gmail.com guzientzat atxikitzeko. Jour de Fête konpainiak, berrikitan, "dantzautobusa" estreinatu du. Antzerkiarekin bere esperientziak hala ikusirik espazio publikoan, taldeak formatu berriak asmatzen ditu garai huni egokituz. Beste lotura bat biztanle edo ikusleekin atzeman, egunerokoa aldatu, maskaren pean irri egiteko bidea eman. Konpainiak “bat-bateko” horiek emaitea segituko du iraila arte, berriro ikuskizunen birak hasiko dituzte.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Abisuak | 2020/06/11

“Lekukoak” jarraitzen du

a€œLekukoaka€%20jarraitzen%20du
Ipar Euskal Herriko bio sailan ari diren laborari ekoizleek, hetsialdi garaian abiatu zuten ekimena da. Pentsatu zuten beren ekoizpenak kontsumitzaileeri zuzenean ekartzea gune berezi batzuetan. Ikusiz arrakasta handia ukan dutela, erabaki dute berdin segitzea. Igorri daukute nun eta zein egunez ibiliko diren: - Astelehena: Donibane Garazin (11:30-12:30), Merkatu Estalian. - Osteguna: Angelun (9:00- 12:00) Quintaou gunean eta Baionan (11:00-12:00), Euskaldunen Plazan. - Ostiralea: Kanbon (10:30- 11:30), Merkatuan eta Urruñan (10:30-11:30), Elkarteen Etxean. - Larunbata: Bidarte (9:30- 11:30), Latsagia aparkalekuan; Hendaian (10:30-11:30), Orangerie aparkalekuan; Azkainen (10:30-11:30), Kiroletan, Uztaritzen (10:30-11:30), Bilgunen; Baionan (12:00-13:00), Euskaldunen Plazan eta Biarritzen (13:30-14:30), Halle d’Iratyko aparkalekuan. Xehetasun guziak lekukoa.com sarean.

Irakurri segida

Abisuak | 2020/06/11

Irati

Irati
Iratiko Mendi Etxea Nork ez du ezagutzen Irati kaskoan kokatua den herri ttipi bat bezala bere 35 mendi-etxez osatua den gunea. Hauek ere hetsiak egonik, berriz ideki dute. Aipatzen da, aurten beharbada udako oporrak bakoitzak bere xokoan pasatuko dituela. Irati Soroan Etxola idekia Azkenean, ekainaren 3tik, Irati Soroan “Etxola”-k, Garazi eskualdeko artzaingoaren ezagutarazteko ongi-etorria eginen dauzue. Ezagutzeko: erakusketa gunea, ardi esne gordinarekin eginik bortuko gasnak eta bere gazitegia, artzainak eta mendi horiek biziarazten dituzten ardi saldoak, Etxolatik abiaturik oinez ala vtt-ez egiten ahal diren ibilaldiak, eta ostatu-jatetxea, gasnaren jastatzeko eta erosteko, taloak, piperada edo sinpleki arroltze eta xingarra jateko, ahantzi gabe euskal bixkotxa. Xehetasunentzat deitu 09 88 19 12 37 edo etxola. cize@orange. fr Horra parada on bat Garazi eta Zuberoko mendi kaskoen ezagutzeko eta ibilaldi xogarri batzuen egiteko parada eskainia zaukula.

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016