Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Aiherra

Heriotze: Mattin Larzabal Matin Granja deitzen ginuen denek, Granjakoa baitzen sortzez, laborari familiako semea, hots aihertarra. Mattin Larzabal ezagutu dugunentzat, harritu gaituen berria da, aurten 70 urte egin beharrak zituen. Mattin Gure Irratiaren sortzaile, eta kazetalari bezala ezagutua izan da. Herria astekariaren kolaboratzaile zintzoa ere zen, euskararen militante eta langile suharra. Mutiko zinez ona zen. Mugerren bere familiarekin bizi baldin bazen, Aiherrako aktualitatea hurbiletik segitzen zuen, hala nola astekari honen bidez, eta ahal zuenean heldu zen bere sorterrira batez ere familiakoen edo ezagutzen zituen herritarren eta adiskideen ehorzketetara. Hunen ehorzketak, joan den ibiakoitz goizean iragan ziren Baionako San Andres elizan, ondotik Aurresku dantzatu zioten, Mattin-i azken agur baten egitera jende oste gaitza etorri zen, lekukotasun hunkigarriak entzun ziren. Gure doluminik bizienak familia guziari! Herri bat herriko bestarik gabe Bai, zinez bitxi egiten du gure herria, herriko bestarik gabe aurten gelditzea. Heldu den ostiralean hasi beharrak ziren, usaian bezalako programa eder batekin, 4 egunez dantza, pilota, musika, kantaldi, apairu, birla, antzerki eta beste …denen gostukoa izan beharra zen, baina bestarik gabe gira egonen, koronabirus madarikatu horrengatik. Pentsatzekoa da manera batez edo bestez halere urteko hitzordua markatu nahiko dutela herritarrek.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016