Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Aldude

Heriotze Joan den astean Claude Berrueta, Alduden Claudio deitzen ginuena, Ilharren ehortzia izan da. Aldude Nasaburuan sortua zen lau haurrideko familia batean. Ofizioz harakina, familiatua, 71 urtetan zendu da. Claudiok zerbitzu ederrak egin ditu, jakin du bere denboratik urririk emaiten nekezian zirenen soleitzen eta laguntzen. Bestalde, joan den astelehenean, Anita Zubillaga, Esnausu Koxemarienean sortua zena, 91 urtetan zendu da. Hameka haurridetako familiako seigarren haurra, gazterik Ameriketara joan zen. Bere anaiarekin Renoko Santa Fe Hotelean ostalergoan bere lan denbora iragan du eta duela zonbait urte Esnausurat erretiratu zen. Emazteki isil baten oroitzapena uzten dauku. Doluminak Berrueta eta Zubillaga familieri. Hospitalité Basco-Béarnaise: gaintiar kideen abisua: Ekainaren 20an beharra zen Lurdeko egun bateko beila, mementoko egoera dela kausa, ezeztatua da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016