Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 11a

Gure bidaia birtuala

Maurice Harriet eskolako CM1-CM1 ikasleak

Gure%20bidaia%20birtuala

Ikasturte hondarrean, Dordoniarat joan behar ginen eskolarekin. Gure “classe-découverte” ez dugu egin koronabirusarengatik. Erakasleak preparatu dauku aste berezi bat. Haltsuko ikasleak, prehistoriako haurrak ginen astelehenean eta erronbo bat fabrikatu dugu: prehistoriako musika tresna bat da. Biharamunean, Erdi-Aroko mutikoak eta neskak ginen: koropilazko soka batekin marraztu ditugu zirkuluak, hirukiak eta karratu bat. Ortzegunean joan gira birtualki Padirac-eko leizerat eta esperientzia bat egin dugu klasean: estalaktitak sortu ditugu bi basoen erdian. Aste hau maitatu dugu, aktibitateak egin baititugu egun guziz. Domaia da, nahi ginuen egiazki bisitatu Perigord eskualdea! Ongi da eskolan, lagunak berriz ikusten ditugu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/06/11

HAZIAK LORATZEN :Uda baliatu euskara ikasteko!

HAZIAK%20LORATZEN%20:Uda%20baliatu%20euskara%20ikasteko!
Uda honetan AEK-k Iparraldean ikastaldiak eginen ditu. Koronabirusak eragindako izurritearen ondorioz, zuhurrena Urepeleko barnetegiak ezeztatzea zela deliberatu dugu. Aldiz, kanpo-ikastaldiak eskaintzen segituko dugu, beti ere segurtasun eta garbitasun neurriak artoski errespetatuz. Eusko Ikaskuntza eskertu nahi genuke, ikasleen artean segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, gure ikasgela gehienak baino handiagoa den haien Baionako gela utziko digutelako. Aurtengo aldaketa nagusia beraz, barnetegien ordez kanpo- ikastaldiak eginen direla da. Uztail osoan zehar ukanen ditugu kanpo-ikastaldiak, denak Baionan, eta agorrileko lehen astean Hazparnen. Zuberutarra ikasi nahi duenak ere parada ukanen du, uztailaren 27tik agorrilaren 1era, baina aurten barnetegiaren ordez kanpo-ikastaldia izanen da. Bestalde, apirileko eskola oporretarako antolatua genuen B1 azterketa prestatzeko ikastaldia agorrilaren azken astean eskainiko dugu, Baionan hau ere, EEP-k B1EA azterketa urrira pusatu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/11

Terexa Seguin Leremboure joan zaigu

Terexa%20Seguin%20Leremboure%20joan%20zaigu
92 urtetan pausatu da Terexa Seguin andere euskaltzalea. Donostian sortua zen, Michel Leremboure aita han zagoela mediku. Geroxeago Sara Hautziartera etorri zen familia, aita Sarako auzapez ere egon zela zenbait denboraz, Paul Dutournier aitzin. Terexa ezkondu zen 1954an Louis Seguin- ekin. Hau Baionako Izarra enpresako burua egon zen luzaz, eta obra askoren sustatzailetarik ere izan zen, hala nola Atherbea zentroa, “Les Mouettes” egoitza eta Elikagai Bankuarena. Terexak bere aldetik margolaritzan bazuen talendu, Helene Elissague doni- bandarra eta Gaspar Montes Iturrioz irundarrarekin bereziki ikasirik. Bere obrak asko tokitan erakusteraino, Donostian, Miarritzen, Milafrangan, Baionan, Angelun, Donibane Lohizunen, Kanbon, Parisen, Whashingtonen... Arrakasta handiko erakusketak, orokorrean. Euskaltzale suharra ere zen Terexa, euskararen defendatzaile kartsua, alor frangotan eta bereziki elizarenean. Ines Larroulet zena adiskide mina zuen eta biek zuten sortu Fededuna elkartea, g...

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016