Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Ekainaren 11a

Hazparne

Hazparne

Herriko kontseilua Egin da azkenean auzapez anderearen izendatzea eta kontseiluaren lekuratzea. Ez da sorpresarik izan: Isabelle Pargade andereak bildu ditu 24 boz, eta 5 xuri izan dira. Hiru koloretako xingola janzteak emozio handia sortu diola erran du auzapez berriak eta Hazpandarrei buruz duen eginbidea argi utzi. Gero bere doluminak eskaini dizkio Inchauspe jaunari, huni aita bezperan zendu baitzaio. Aitzineko hautetsiak eskertu ditu egin lanarentzat eta orain hautatuek ere behar den guzia eginen dutenaz segur agertu da. Ondotik axuantak hautatu dira: - Jérome Larrieu - Maguy Bassagaisteguy - Joseph Lafitte - Marion Chomel - Emile Diratchette - Véronique Broussaingaray - Sébastien Durritzague - Annabelle Vergez Huna ere beste hautetsien izenak: M Françoise Durruty, Gérard Jauréguiberry, Nathalie Paroix, Ludovic Loisel, Maite Incaby- Etcheverry, Gilles Pédouan, Vincent Errotabehere, Sylvie Etchart, Jean-Marie Goutenégre, Laetitia Norbier, Bixente Etchegaray, Mattin Durruty, Julie Arrano, Pierre Fieshi, Jean- Pierre Larrart, Beñat Inchauspe, Louisette Bilbao, Stéphanie Perez, Christian Etchetto. Horietarik azken 6ak aurkeztu ziren beste bi zerrendetako kideak dira: 5 Inchausperen zerrendakoak eta 1 abertzaleen zerrendaburua. Talde horren lehen bilkura erabakikorra ekainaren 10ean iragan da Mendeala gelan. Erran behar da kontseiluko bilkurak orori idekiak direla. Hauteskunde horien karietara, iraganari so eginez, huna Hazparneko azken bost auzapezen izenak eta karguaren iraupena: 1942 -1944: Louis Madre 1945- 1971: Henri Andrein 1971- 1995: Jean Pinatel 1995 - 2008: Jacques Coumet 2008 - 2020: Beñat Inchauspe Hondarkintegiak Ekainaren 2tik goiti deskonfinamenduaren bigarren fasean sartuak gira, ikusiko dugu nola gertatzen den hori gure herrian. Dena den hondarkintegiek lehengo ibilmoldea ukanen dute hemendik goiti. Ez da gehiago hitzordurik hartu behar, usaiako egun eta tenoreetan joan daiteke, bainan autotik ateratzeko maska ezarri beharko da. Pierre Espil mediateka Urratsez-urrats mediateka berridekitzen ari da. Drive moldea bukatu da, orain hitzordua hartu eta harat joan behar da. Hitzordua ondoko gune edo telefonoaren bidez hartzen da: vu.fr/ rdvmediatheque edo 05 59 70 16 83. Multimedia gela ere idekia izanen da: internetera joaitea, inprimagailua, eskanerra, fotokopiagailuaren erabiltzea. Horien erabiltzeko vu.fr/rdvmulti gunean hitzordua hartu behar da. 11 urtez goiti dutenak maska soinean joanen dira eta denek sartzean eskuak garbituko dituzte. Hara, normaltasunaren bidean girelako seinale da hau ere.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016