Gure Hitza | 2020eko Ekainaren 11a

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira ikertzeko gure astekari hau nola etxe gehiagotara sarrarazi. Mattin jiten zen bilkura horietara eta bere lan partea egiten. Frangotan osagarri arazoengatik egunetik biharamunerat ezinbertzean gertatzen diren ziloak nolazpait estali behar ukaiten baitira, Mattinek hortan ere bere borondate ona agertzen zuen. Adibidez, azken urte hauetan Ramuntxo Camblong eta Manex Pagola ordezkatzen zituen astero mundu zabaleko berriekin orrialde oso bat betez, M.L. izenpetzen zuela. Janbattitt adiskideak Euskal Irratietan polliki erran duen bezala, Mattin zinezko zutabe bat zen gure astekari hunentzat. 2012an Rikardo Arregi kazetaritza sariaren ohorezko aipamena altxatu zuen. Jitez eztia eta bakan haserretzen, jendekina, idekia, jendetasun handikoa eta giristino erroak sendo zauzkana, bertze engaiamendu zonbait ezagutzen giniozkan, hala nola Fedea ta kultura sailean eta Atxik Berrituz batasunean. Baionako euskal elizkizunetan laguntzaile, gain gainetik atxikia zen gure elizetan euskara erabiltzeari. Horrez gain, gaurko jendarteari lotu gogoetaldien antolatzen ere parte hartzen zuen. Eta bertze zonbat eskukaldi? Ez dakit behin ere berari aski aitortu diogun haren laguntza baliosa zonbat estimatzen ginuen. Ez dakit bere ekarpen guziarentzat merezi zituen eskerrak nehoiz bihurtu giniozkan bekoz beko. Mattinen familiaren doluminean parte hartzen dugu jasaiten dituen egun dorpe hauetan. Ez ginitian nehoiz aspertzen, Mattin, hire inguruan, bainan Jainkoak nahi hintuen orain berekin zeruan. Paregabeko zerbitzaria beti prest behar orduan, nork daki zonbat lan egin dukan euskalgintzaren munduan? Joanik ere, bizi haiz gure bihotzean ta buruan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016