Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Ekainaren 11a

Bidarrai

Heriotze Gure Ametsako Mayi Goñi, sortzez Oxoby, zendu da Parisen, 83 urtetan. Gaztettobordan sortua zen. Arrunt gazterik Parisera segitu zuen Laxoenera etortzen zen udatiar familia bat, sehi bezala. Eta orduz geroz Parisen iragan ditu kasik 70 urte. Urte andana batez sehi egon ondoan, etxezain (concierge) egon zen imuble batean zenbait urtez. Euskal Etxean eginik Jean-Baptiste Goñi zuraidarraren ezagutza, harekin ezkondu zen eta seme bat ukan zuten, Jean-Léon. Apartamendu bat erosi zuten 15. arrondizamenduan. Senarra kolegio batean ari zitzaion sukaldari lanetan. Bidarrai Mayi, aldiz, menaiu egiten hasi zen etxetan. Senarrarekin urtero etortzen ziren Bidarrairat, Jeannot anaiaren Ondikolako lurretan 1970ean eraikitako Gure Ametsa etxerat. Senarra galdua zuen haatik duela zazpi/zortzi urte eta geroztik etzen gure herrirat itzulia. Berriki arte aski pixkor zagon bainan gaizkiturik eritetxera eramana izan da eta han da pausatu. Joan den asteartean iragan dira ehorzte elizkizunak Saint Antoine de Padoue elizan. Gure partetik Jean-Léon semeari, hunen hiru seme-alaberi eta Mayi zenaren ahaidego guziari gure atxikimenduzko agurrak
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016