Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Abenduaren 08a
Kantaldi - Kantu afaria - Xan Mousques
Kantaldi
“Zabaltzen”, hola deitzen da Erramun Martikorenak berriki plazaratu duen 10. diskoa. Huntan eman dituen kantuak, besteak beste: “Zuti neska ta mutila”, “Haurkina”, “Maiatza”, “Haur Andaluz bati”, “Ama” edo “Iturritik itsasora”. Baigorriko elizan eskainiko dauzkigu, abenduaren 9an, ortziralez (20:00).
Kantu afaria
Eta biharamunean ibiakoitzez, abenduaren 10a, kantu afaria dugu Bixentainean, Frantxiskok alaiturik (20:30). Prezioa 20 euro. Izenak eman zenbaki huntan: 06-24-97-34-82. Baigorriko ikastola antolatzaile. Ez ahantz kantu liburuxka.
Xan Mousques
“Aviron Bayonnais”-en ari den Xan Mousques baigorriar errugbilari gaztea berriz hautatua izan da Frantziako 20 urtez petikakoen taldean artzeko. Portugaleko Faron iraganen diren trebatzetan parte hartuko du, abenduaren 5etik 12ra. Goresmenak Xan!