Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Abenduaren 08a
Magma Mia - Harpidetza txartelak
Magma Mia
eMe8 kolektibo feminista eta Azkaingo Herriko Etxeak Beatriz Egiazabal aktorearen bakarrizketa proposatzen dute, abenduaren 9an (19:00), Alboan.
Harpidetza txartelak
2023ko sasoiarentzat “kultura eta euskara” batzordeak harpidetza txartela proposatzen du lau
ikuskizunentzat 28€tan, 10€ren ordez 7€tan ikusgarria.
Urte osoan baliagarri izanen da eta ikusgarri batentzat baliatuko denean, kartaren gibelean zigilu marka bat ezarriko da. Txartel horiek Azkaingo Herriko Etxean eta ikusgarri egunean salgai izanen dira. Eguberriko opari eder bat izan liteke! Jadanik egitarau ederra aurreikusia da eta gertakaria baino bi aste lehenago hemen aipatuko da.