Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Abenduaren 08a

Haurren jostalekua - Eskubaloia - Pilota

Haurren jostalekua

Berritze lan batzu eginik, haurren jostalekua berriz irekia da, segurtasuna eta erosotasuna ekartzeko beharrezko lanak eginak izan dira. Soropila ere sintetikoa ezarria izan da. Antolaketa horieri esker haurrak gostuan jostatzen ahalko dira, segurtasun gehiagorekin.

Beraz oraindanik jostatzera jiten ahalko dira.


Eskubaloia

Nazional2 mailan lehen taldeak 28/26 irabazi du Beglen. Emaitza biziki ona, sailkapenean aitzinerat pasatu baitira, hiru hozka irabazirik.

Nesketan prenazional mailan Kanbo-Irisarrik 34/25 irabazi du Agenen kontra. Donapaleun 2. taldeak galdu du. Erregional mailan 18 urtez petik den taldeak 44/28 irabazi du Agenen.

Larunbateko partidak hauek dira. Prenazional mailan gizonen 2. taldea Lormont hirira joanen da (19:00). Frantziako xapelgoan, 18 urtez petikoek Atharratzen Castanet Ramonville errezebituko dute (19:00). Neskak prenazional mailan, Kanbo-Irisarriko 1. taldea Bordelen ariko da (20:00). Erregional mailan 18 urtez petik den taldeak Mont de Marsan errezebituko du (19:00) eta 2. taldeak (21:00) Buros.


Pilota

Esku-huska

Azken aldian aipatu bezala gure adineko pareek multzoetako bigarren partea zuten jokatu. Lehen mailako Etcheto-Dufauk nekez bada nekez, beren burua salbatu zuten azken partida irabaziz Lau Herriren kontra. Hirugarren mailako Etchevers-Chamalbide parearentzat gauza bera gertatu da Noizbaitekoari nagusituz.

Berri onekin segituz, Etchevers-Bidart gure gazteek joan den igandean Irisarriko trinketean Iparraldeko Pilota Batzordearen finala jokatuko dute. Multzoko partida guziak errexki irabazirik, bainan finalerdietan doi doietarik 40-39 Azkaindarrak taldearen parean atera dira.

Finalen eguna

Iparraldeko Pilota Batzordearen gerizapean, Irisarriko Herria trinketean gaitzeko egunaren menturan gaude, igandean, abenduaren 11n. Gazteen finala Irisartarrak/Atzarri (10:00), ondotik 2. maila Atzarri/Zaharrer Segi. Arratsaldean (16:00), artekoen finala iraganen da Denek Bat/Abarratia eta lehen mailan Denek Bat/Urruñarrak.

Beraz pilotaren egun gaitza Irisarri aldean, deneri gomita zabaldua da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016