Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Abenduaren 08a

Urruña aldizkaria - Edurne Alegria irabazle - Loraldiberri Azoka - Errefuxiatuen krisia - Haizea dator… bertsu saioa

UrruAa%20aldizkaria%20-%20Edurne%20Alegria%20irabazle%20%20-%20Loraldiberri%20Azoka%20-%20Errefuxiatuen%20krisia%20-%20Haizea%20datora€%20bertsu%20saioa

Urruña aldizkariaren 4. zenbakia

Hilaren 4an, eliza aitzinean izan zen Loraldiberri liburu eta disko azokan, Urrunaga elkartekoek Urruña aldizkariaren laugarren zenbakiaren aurkezpena egin zuten. Oraingo hau itxuraz aldatuta etorri zaigu, beti bezain aberatsa, baina beste itxura seriosago eta modernoago batez jantzirik. Horretan Maitena Urmeneta Koxkor izan da bidegile. Azala ere, aldatua etorri zaigu, KatukiSaguyaki elkarteak egina, hau da, Mikel eta Maitena Urmeneta anai-arrebek. Zinez ederra! Egituraren aldetik betiko ildoari eutsi diote: ama-lurra, historia, euskal kultura, gizartea, literatura… osora 110 orrialde, kolorez eta herriminez zipriztindurik. Aldizkari honen filosofia zera da: Urruñari buruz idatzi direnak eta urruñarrek idazten edo egiten dituztenak berreskuratzea eta herritarren begietara plazaratzea. Eta horrela izenpeturen artean urruñarren artean ezagunak diren izenak ikus ditzakegu: Daniela Albizu, Xanpun, Ixabel Etxeberria, Joritz Larraza, Odei Barroso, Ttotte Etxebeste, Edurne Alegria, Nikolas Goñi, Itzal Aranzabal, Xerar Urrutia, Joseba Aurkenerena… eta dena 10 euroren truke. Aldizkarian zerbait nahi baduzu plazaratu, igor ezazu zure kolaborazioa helbide elektroniko honetara: urrunaga.elkartea@gmail.com.

Edurne Alegria irabazle Urrunagaren jokoan

Urrunaga elkarteak Urruña aldizkariaren 3. zenbakian Galdera izeneko jokoa plazaratu zuen. Aipatu aldizkarian idatzitako zerbait galdetu zuen eta zuzen erantzun dutenen artean zozketa eginez, Edurne Alegria izan da irabazle. Saria 50 euroko bonoa da Xanpol Urrutiaren harategian erosteko.

4. zenbaki honetan beste galdera bat egin dute eta saria bi afari Xaia ostatuan, 70 euro osora. Galdera hau da: “Zein dira Olentzerori ematen zaizkion beste izenak” (10 izen ezberdin guttienez). Jokoan parte hartu nahi baduzu, igor ezazu zure erantzuna helbide elektroniko honetara: urrunaga.elkartea@gmail.com.

Loraldiberri Azoka ederki loratua

Hilaren 4an izan zen Urrunaga elkarteak antolatu lehen liburu eta disko azoka Urruñako plazan, elizaren aitzinean. Jende anitz hurbildu zen mahaietara, egun bakarra batez izan bazen ere, euskarak eta euskal kulturak toki berezia ukan zuten herrian. Idazleak eta kantariak mahaietan izan ziren materiala eskaintzen eta izenpetzen, umore ona izan zen nagusi goiz osoan. Azoka ondotik bazkari goxoa eta alaia izan zen Berttoli elkartean. Zorionak antolatzaile eta parte hartzaile guztiei!

Errefuxiatuen krisiari buruzko mahai-ingurua

Herriko Etxeak eta Eusko Ikaskuntza elkarteak mahai inguru bat antolatu zuten hilaren 2an Posta gelan. Gaia hau izan zen: "Errefuxiatuen krisia Ipar Euskal Herrian”.

Haizea dator… bertsu saioa

Hilaren 9an, ostiralarekin, “Haizea dator…” izeneko bertsu saioa izanen da Berttolin elkartean (19:00), urririk. Pintxoak eta edariak izanen dira. Antolatzailea: Bertsularien Lagunak elkartea. Saioan parte hartuko duten bertsulariak: Irantzu Idoate, Josu Txoperena, Ibai Lekuona, Haize Lekuona, Irati Aizpurua eta Aiantze Lannes. Harremanetarako telefonoa: 05-59-54-15-04.

Arropa salmenta Kixoenean

Hilaren 10ean, larunbatarekin, eginen da Kixoenea elkarteen etxean, beti bezala. Arropa merkea edo dendetan irteerarik ez duena izanen da salgai.

Olentzerori buruzko hitzaldia

Hilaren 15an, ostegunarekin (18:30), Joseba Aurkenerenak Olentzerori buruzko hitzaldia emanen du Posta gelan, diapositiben laguntzaz. Hitzaldiaren izenburua: “Neguburu, Eguberri eta Olentzero euskaldunen mundu magikoan”. Antolatzailea: Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak. Urririk.

EH-ko Mus Txapelketaren kanporaketak.

Euskal Herriko XIV. Mus txapelketaren herri kanporaketak laster hasiko dira. Urruñakoak Pausuko Xaia ostatuan izanen dira, hilaren 16an (19:30). Izena emaiteko: 05-47-75-07-02

Belharra uhina itzuli da

Bi urteko hutsaldiaren ostean, Belharra uhin erraldoia iritsi da erlaitzeko kostaldera, indarrez gainera, azaroan, bi asteko epean bi aldiz agertu baita. Uhin hau da Europan surflarientzat dagoen uhinik handiena. Maiz hamar metrotik goiti pasatzen da, 15 edo 16 metro hartuz eta batzuetan 20 metro ere hartzen dituela frogatuta dago.

Trinketeko pilota partidak

Iparraldeko trinketeko pilota partidetan, amateur mailan jokatu diren azken partidetan urruñarrek honako emaitzak ukan dituzte: Bideondo / Etxegoin (Urruñarrak) 40 – Dizabo / Lafitte (Lau Herri) 23.

Adindunendako ekitaldiak abenduaren 8tik 15era

60 urtetik gorakoei idekita. Abenduaren 8an, ostegunarekin, ateraldia Baionan barna Errota Handia bisitatzeko. Prezioa: 5 euro. Bazkaria: 15 euro eta autobusa: 2,8 euro. Irteera: Postatik (9:00). Arratsaldean mahai jokoak Posta gelan (14:00). Abenduaren 9an, ostiralarekin, yoga kadira gainean. Iraupena: oren bat. Prezioa: 5 euro. Postagelan (10:00). Abenduaren 12an, astelehenarekin, Urruña lehiaketak Posta gelan (10:00). Arratsaldean karaokea Posta gelan (14:30). Abenduaren 13an, asteartearekin, sukaldaritza saioa Posta gelan (10:00). Arratsaldean Urruña lehiaketak Posta gelan (14:00). Abenduaren 14an, asteazkenarekin, ipuin kontaketa eta askaria haurrekin, Postan (14:00). Horren ondotik momentu goxoa (14:30). Iraupena: bi oren. Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016