Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Egoera zibila - Euskal Herriko mus txapelketa

Egoera zibila

Iragan urtean gure herrian ezkontzarik ez zen izan. Sortze bakar bat: Pereira Hugo, agorrilaren 13an. Hiru heriotze: Bellecave-Etcheverry Elixabet (Xurxurieta) urtarrilaren 28an, Ascery Jean-Jacques (Oihanbidea) agorrilaren 11n, Parachu-Bidart Josette (Urrutia) azaroaren 15ean.

Urtea bururatzean, 518 biztanle girela Izturitzen jakin dugu, duela 20 bat urte 340 inguru ginelarik.

Euskal Herriko mus txapelketa

Izturitzeko kanporaketan, urtarrilaren 13an, 11 pare arizan ziren. Laurendi Oihenart-Etxart - Kaiet Arotçarena-Sallaberry, Miru Torre eta Keman, Thicoipe aita-semeak, hauek dira nagusitu diren 3 pareak eta beraz Alduden martxoaren 11n beharra den Nafarroa Behereko kanporaketan parte hartuko dutenak.

Xantza on deneri!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3673. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016