Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a

Burdin-bide berriak?

J-B D

Bat-batean, joan den egunean, Emmanuel Macron lehendakariak egin du gaitzeko ateraldia, artetan egiten dituen zonbaiten eitekoa. Ikusiz gutarteko jendeak gutien ustean bere autoa hartzen duela harat eta hunat ibiltzeko. Ikusiz ere gisa hortan ingurumena zikintzen dela bai eta funditzen, iduritu zaio egoki litakeela hiri handienetan bederen burdin-bide berri batzuen egitea, heietan Pariseko RER delakoaren eiteko treinak ibilarazteko, goizean goizik abiatuz, arratsetan berant arte, edozoin tenorez, ahal bezen usu. Berria hedatu orduko, jende frango alde agertu dira, xede hori arras ona kausituz, anitzek gainerat ona baino hobea ere! Macrontiarrek bistan da bainan beste anitzek ere! Xede hauta beraz, hala iduri du behin! Hasteko, bospasei hiri berexiak litazke, Bordele barne. Geroxago, beste hiri andana bat, hamar bat orobat, Baiona izaiten ahal heietarik batto.

Laster haatik arrangurak ere agertu dira. Obrak noiz hasten ahal litazkeen. Zonbat denbora iraun lezaketeen eta ere, nola ez, nork pagatuko dituen. Garbitasun handirik ez da orainokoan batere jakin. Konparazione, hautatu hirietan nundik norat litazkeen burdin-bide berri horiek eta nun gaindi. Baditake segur biziki xede ona den bainan noiz nola gauzatzen ahalko den, hori zinez besterik da! Denborak erranen du nun zer nola egiten ahalko den.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2022/12/08

Bestak!

J-B D

Nola iragaiten ahalko ote dira Eguberri eta Urtatseko besta horiek? Galde hori entzuten da frango usu, gisa hartako arrangurak izanez kasik nunahi. Artatzaile askoren beldurra, izurritea berriz azkartzen ari dela, aitzina emendatzen ahal beraz ondoko astetan. Gripa ere beharbada, hein bat azkarra izaiten ahal litakeena. Beldur bera edo bertsua haur ttipiek aise biltzen dituzten gaitz askorentzat. Gauzak diren baino ilunago ikusi gabe ere, bada naski hamaika gogoetaren egitekoa.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/12/08

Bat gutiago

J-B D

Bat%20gutiago

Ministro bat gutiago orain gobernuan, Caroline Cayeux. Hori ginuen lurraldeetaz arduratzen zena etabere kargua utzi behar ukan du batere funtsik gabe. Gobernuan sartzen den norbaitek zer ontasun duen behar du xuxen xuxena jakinarazi. Andere horrek badu etxe eder bat Parisen eta beste batBretainian. Hortakoak direnikerle batzuen arabera bi egoitza horientzat ez du batere xuxen erran zonbat balio duten bainan aise gutiago. Auzitegi batek trenkatu beharko du afera hori bainan ministroak nahiago ukan du bere kargua utzi. Ez da haatik ministro berririk gobernuan sartuko. Ordaintzat hautatua izan da alabainan Dominique Faure, jadanik gobernuan dena baserrietaz arduradun. Untsa gertakari nahasia hori ere. Bestalde aski errana zaukularik Macronen ministroak arrunt xintxoak direla eta denen buru xintxoak baino xintxoagoak ere.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/12/08

Grebak

J-B D

Treinetan iragan asteburua frango nahasia izan da langile anitz greban plantaturik, irabazien goititzea eskatuz. Solasa da gisa bereko grebak izaiten ahal litazkeela berriz ere. Sindikatuek jadanik jakinarazia holako zerbaiti buruz plantatuak direla. Hiru egun greba balitaizke Eguberriko asteburuan eta beste hiru ondokoan. Hori hola gertatuz buru-hauste pisuak orobat familia frangorentzat. Giro minbera beraz, buruzagitza bere hartan tematzen baldin bada segurik.

Bestalde, asko tokitan, medikuak ere greban egon dira bi egunez segidan. Ez artategietan diren horiek bainan beren kondu daudenak. Kontsulta sarien polliki emendatzea eskatuz. Aspaldixkoan bakoitxa25 eurotan delarik. 30 euro nahi luzkete eta gutienez oraino. Batzuk 50 eurotan ezarri nahi beroan bero. Mediku frango badirela lanez itoak. Eriak ikusi-eta ere denbora anitz hartzen paper askoren egiteak eta gero nolazpait helarazteak.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/12/08

Eskuinaldean

J-B D

Errepublikano eskuindar delakoek beren arteko bozkatze bat bazuten joan den asteburuan, alderdiko elkarteburu berriaren hautesteko. Hiru hautagai zoin-gehiagoka, Eric Ciotti sailkatu da lehen bainan gehiengo osoa segurtatu gabe. Bigarren bozaldia heldu den asteburuan.

Irakurri segida

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016