Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2023ko Maiatzaren 04a

Antzerki arrakastatsua

Antzerki%20arrakastatsua

Joan den ostiralean, Arberatze eta Behaskaneko zortzi jokolarik antzerki bat eman dute, Arberatzeko herriko gelan ehun bat ikusleren aitzinean. Duela lau hilabete, jende adinetakoeri buruz antolatu tailer batetan, antzerki mundua nahi ukan dute hobeki deskubritu. Metelok taula zuzendariaren laguntzarekin, "Anselme sème à tous vents" testua ederki landu dute eta herritarren aitzinean partekatu. Plazera, umorea, hitz jokoak, poesia... denak bilduak ziren antzerki huntan ikusleen zorionerako.

Ikuskizunaren arrakasta ikusita, pentsatzekoa da ondoko astetan obra hau beste herri batzuetan antzeztuko dutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3688. zbk

Gure Hitza | 2023/05/04

URAREN GAINEKO EZTABAIDAK

Jean-Louis Harignordoquy

Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago metatzeari uko egin behar litzaioke.

Lehengo denboretan ere izaiten baitziren idorteak, laborari frangok erreka bazterretako pentzeak ureztatzen zituzten uda minean. Erreketako ur emaria azkarki apaltzen bazen ere, nehor ez zen hortaz arranguratzen. Ez baitzen orain bezainbat kutsadura mota, arrainak ez ziren hiltzen. Udan azinden edanarazteko, Aezkoako alhapideetan badituzte euriteetako ur soberakinen bilgia ttiki batzu eginak. Ez dugu hortan makurrik ikusten. Bertzerik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016