Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Maiatzaren 04a
Zorionak! - Odol emaite
Zorionak!
Kaskarotenea ikastolak xarmanki ospatu ditu bere hamar urteak! Ikasle eta erakasle, hautetsi, buraso eta laguntzaile, denak han ziren, denak berdin harro eta kartsu! Goizetik arrats, egun bat guziz argia, alegera eta sanoa. Denentzat atsegingarri! Zorionak gero eta arrakasta gehiago baduen ikastola horri eta segi beti aitzina! Bazkarian, ttoro delakoa, Mattin jatetxe famatua atxikitzen duen sukaldariak ederki prestatua. Zinez arraroa! Arratsean, taloak, biziki onak, ahotik ezin utziak!
Odol emaite...
Artategietan odola eskas-eta, berriz ere deia zabaldua da beren odol xorta bat eman nahi duten guzieri. Aste huntan beraz bi odol biltze izanen dira Ziburun, usaiako tokian, Errepira aldeko bilgunean. Lehena ortzegunean eta bigarrena biharamunean, biak tenore berdinean (15:00-19:00). Izenak eman behar Interneten bitartez.











