Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Maiatzaren 04a
"Gorputz Iheskorrak" erakusketa Bideaken
Donapaleu eta Zangozaren arteko parekatzeak eta herri haueri buruz antolatu argazki erakusketek Bideakeko lan programa oinarritu badute apirilean, pintura ohoragarri izanen da maiatzaren 3tik ekainaren 10era. Sandrine Caset eta Arantxa Lannes-en sentsibilitate artistikoak aurkitzen ahalko dira.
Sandrine Caset Ibarlan sortua da eta ttipitik arteari interes handia ekarri du. 2016tik goiti, pintura landu du. Bere obra, naturari dedikatua dena, "NaturArt" erakusketan sartzen du. Bere ondoan, Ibarlako Piarres Erdozaintzik harriz eta zurez egin zizelkadurak erakutsiko ditu.
Arantxa Lannes, Uztaritzekoa, artista koreografoa eta margolaria da. "Paisaia organikoak" eta "Aztarnak" erakusketen ondotik, hirugarren bat "Gorputz Iheskorrak" deitzen duena Bideaken aurkeztuko du. Erakusketa huntan, gorputza, bere forma eta mugimendu guziekin arakatzen du.
Erakusketa ikusten ahalko da astelehenetik ibiakoitzera (10:00-12:00 eta 14:00-18:00).










