Orotarik | 2023ko Maiatzaren 04a
Haziak Bestan!
Euskal Haziak
Euskal Haziak, ikasle elebidunen buraso, irakasle eta ikastetxe elebiduneko zuzendarien elkarteak aurten 40 urte betetzen ditu.
Euskal Herrian, 50 katoliko ikastetxeek euskarazko elebidun irakaskuntza proposatzen dute, 3.500 ikasle baino gehiago dituzte. Elkartearen helburua da euskarazko elebidun irakaskuntza sustengatzea eta sustatzea: ikastetxe pribatuetan murgiltze edo(ta) elebidun saila garatzea, irakaskuntza katoliko zuzendaritzarekin batera laneginez, urtean zehar euskarazko aktibitate panel bat ikasleei proposatuz.
Hizkuntzak eremu guzietan izan behar baitu bizitzeko, Euskal Haziak elkarteak euskarazko ulermena, idatzia eta ahozkoa hobetzeko kultura proiektuak garatzen ditu.
Hainbat parada eskolatik kanpo hizkuntza entzuteko eta praktikatzeko!
Euskal Haziak elkarteak 40 urteak ospatzeko asmoz, besta herrikoia programatu nahi ukan du: Haziak Bestan, Kanboko ezker paretan, maiatzaren 6an! Besta herrikoia, denei zuzendua: familiei, haurrei, nerabeei, gurasoei, irakasleei!
Hitzordua 13:30etatik goitiemana da: Pontx pailazoa, Gurashow taldea eta ondotik musika animazioa, dantzaldia eta zintzur-bustitze Zeze musikariak alaiturik!
Arratsaldean zehar: haur jokoak, zirko tailerrak Ziliportaka elkartearekin, Anim'aktion gaztelu puzgarri erraldoiak, taloak... eta ostatua!
Zozketa egiteko aprobetxatuko dugu. Eta... gure ipuin lehiaketaren irabazleak iragarri eta sarituko ditugu! Txartelak erosteko, han bertan edo azpiko kodigoa eskaneatuz.














