Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023ko Maiatzaren 04a
Eskulanaren herrixka bestan
Eskulanaren herrixka bestan
Asteburu huntan, maiatzaren 6, 7 eta 8an, ibiakoitzetik astelehenera, hiru egunez, ate idekiak ospatuko dira Ortzaizeko eskulanaren herrixkan. Zatozte agertuko baitira herrialdean egiten diren berritasunak: gormandizak, dekorazioa, artea, eta abar... Hiru egun horiek eskulangintza eta tokiko trebetasuna ohoratzeko izanen dira: erakusketak, jastatzeak, bazkari alaituak eta haurrendako jokoak. Bertako 18 lantegietan, ate idekiak izanen dira, bai eta bertze ofiziale batzu oihal-etxe batean aterpetuak, hala nola Arrosan Gurean den Artea deitutako kolektiboko eskulangileak. Egunero bazkari eta afariak alaiturik izanen dira, Asteburua ostatuan. Zonbait gertakari berezi badira aipatzeko: larunbatean (16:00), moda eta sorkuntza desfilea, igandean, egunean zehar, argi eta soinu ikusgarria (6 aldiz emana), eta dantza Izartx eta Mutxik taldeekin (18:00), astelehenean (17:00) kantaldia Eñaut Elorrietarekin. Ongi etorria izanen da Ortzaizeko eskulanaren herrixkan.
Heriotze
Etxeareko Marie Jeanne Caminondo zendu da 96 urtetan. Azken denbora hauetan, Izpurako ospitalean zagon artatzen. Ehorzketak joan den asteartean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu bere familiari.











