Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Maiatzaren 04a
Etxetaburu - Euskal matriarkatua - LoverDose festibala - Kontzertua BADAren alde
Etxetaburu
Maiatzaren 9an (20:30), Luna Negran, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, Herriko Etxeak Etxetaburu emanaldia proposatzen du. Sartzea kitorik da, aldiz erreserbatu behar da 05-59-07-09-34 deituz.
Euskal matriarkatua
Anne Marie Lagardek "Le matriarcat basque" liburuaren idazleak, maiatzaren 11n (18:00), Euskal Museoan mintzaldia emanen du. Konferentzia kitorik da, aldiz izena eman behar da 05-59-59-08-98.
LoverDose festibala
PAF! elkarte feministak maiatzaren 19tik 21era LoverDose deitu festibala antolatzen du. Azken urteetan maitasuna eta patriarkatuaren gaia lantzen duen literatura handituz doala, elkarte feministari gaiak interesa piztu zaio. Bide horretarik segituz, lehen edizio hunen xedea da eztabaidatzeko eta elkar entzuteko leku baten sortzea. LoverDose festibalaren baitan, mahai-inguruak, tailerrak, film proiekzioak, erakusketak, bertsuak, antzerkia eta kontzertuak izanen dira.
Kontzertua BADAren alde
BADA Ipar Euskal Herriko gazte komunikabidearen aldeko sustengu gaualdia, Zizpa gaztetxean, maiatzaren 5ean iraganen da (19:00). Zero + Zero, Andoni Oilokiegi, Kai Nakai eta DJ Àƒ'œzkülüz taldeak ariko dira.











