Herriz Herri - Armendaritze (NB) | 2023ko Maiatzaren 04a

Korsikarrak kantuz

Korsikarrak%20kantuz

Maiatzaren 6an (20:30), Zuentzat gelan, Arberoako ikastolak Leizea eta Alte Voce taldeak gomitatu ditu. Lehen partean Leizea, Audrey Salaberry Urruñakoak sortu taldea entzungai izanen da, lagun ukanen dituela Anthony Lepointe, Thomas Irastorza, Jérôme Aramendi eta Niko Lafitte. Ondotik Korsikatik etorri Alte Vocek segida hartuko du, kantu tradizionalak emaiten ditu. Taldearen izenak dion bezala goratik kantatzen duten korsikarrek bazterrak berotuko dituzte.

Sartzea 12€tan, 12-17 urtekoentzat 5€. Kantaldia aitzin han berean jateko eta edateko izanen da (19:00).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3688. zbk

Gure Hitza | 2023/05/04

URAREN GAINEKO EZTABAIDAK

Jean-Louis Harignordoquy

Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago metatzeari uko egin behar litzaioke.

Lehengo denboretan ere izaiten baitziren idorteak, laborari frangok erreka bazterretako pentzeak ureztatzen zituzten uda minean. Erreketako ur emaria azkarki apaltzen bazen ere, nehor ez zen hortaz arranguratzen. Ez baitzen orain bezainbat kutsadura mota, arrainak ez ziren hiltzen. Udan azinden edanarazteko, Aezkoako alhapideetan badituzte euriteetako ur soberakinen bilgia ttiki batzu eginak. Ez dugu hortan makurrik ikusten. Bertzerik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016