Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Maiatzaren 04a

Zeramika merkatua - "Vigneronnes" filma - Kontzertuak Zitadelan

Zeramika%20merkatua%20-%20Vigneronnes%20filma%20-%20Kontzertuak%20Zitadelan

Zeramika merkatua

Maiatzaren 6 eta 7an, lehen aldikoz zeramika merkatua iraganen da, hitzordua merkatu estalian.

Egun horretan, tokiko eta urrunagotik etorri 30 zeramistek beren sorkuntzak erakutsiko dituzte.

Bisitariek artistek lanak moldatzeko erabiltzen dituzten teknikak ezagutzeko parada ukanen dute. Modelaketa tailerrak ere proposatuak dira, haurrak eta helduak trebatzeko gisan. Zeramikarik ederrenaren lehiaketa iraganen da, ibiliko direnek gustukoena duten sorkuntzaren alde bozkatzen ahalko dute.

Etorbide migratzaileen harrera elkarteak bazkaltzeko taloak proposatzen ditu, bai eta Aljeriako opil tradizionalak, han berean jateko eta edateko parada izanen da.

"Vigneronnes" filma

Vauban zinegelan maiatzaren 6an (20:00) "Vigneronnes" filma ikusgai izanen da, Irulegiko arno sindikatuaren eta Irulegiko Sotoaren partaidetzarekin.

Emazte mahastizain hauek aitzindari izan dira, arnoaren sekretuak argitzeko eta mundu osoan ezagunak diren nektarrak garatzeko. Film horretan mahastietan sasoi desberdinetan egin bidaiaren bidez, emazte mahastizainen ezagutza eginen da.


Kontzertuak Zitadelan

Maiatzaren 6an, Garaziko Gaztetxeak gaualdi punkia proposatzen du, Zitadelako kanpoaldean (20:00).

Lau talde ariko dira: Katu (Durango), Varlin (Okzitaniako Tolosa), Azken Oroimena (Biarritze) eta

Kuma No Motor (Baiona). Sartzea 5€tan. Hain segur Donibaneko harresiek inarrosaldia bilduko dute!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3688. zbk

Gure Hitza | 2023/05/04

URAREN GAINEKO EZTABAIDAK

Jean-Louis Harignordoquy

Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago metatzeari uko egin behar litzaioke.

Lehengo denboretan ere izaiten baitziren idorteak, laborari frangok erreka bazterretako pentzeak ureztatzen zituzten uda minean. Erreketako ur emaria azkarki apaltzen bazen ere, nehor ez zen hortaz arranguratzen. Ez baitzen orain bezainbat kutsadura mota, arrainak ez ziren hiltzen. Udan azinden edanarazteko, Aezkoako alhapideetan badituzte euriteetako ur soberakinen bilgia ttiki batzu eginak. Ez dugu hortan makurrik ikusten. Bertzerik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016