Herriz Herri - Atharratze-Sorholüze (Z) | 2023ko Maiatzaren 04a
Dantzari Ttiki
Maiatzaren 8an usaia den bezala Dantzari Ttiki ospatuko da, aurten Atharratzen iraganen da. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako euskal dantzari gaztetxoek, urtean zehar ikasi dantzak emanen dituzte. Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren hilabeteetako antolaketa lanaren ondorioz, 39 dantza talde presente izanen dira. Musika eskoletako ikasleek ere parte hartuko dute.
Eguna desfilearekin hasiko da (10:00), ikusgarria ezker paretan iraganen da (11:00). Bazkal eta, Zuberoko dantza sorkuntza ikusgai izanen da. Eguna bururatuko da Jose Cazaubon eta Kiki Bordatxoren dantzaldiarekin, denek dantzatzeko gisan.
Egun ederraren mentura, 1.300 dantzari eta musikari bateratuko dituena.











