Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023ko Maiatzaren 04a

Ikusgarria - Mus - Istorio

Ikusgarria%20-%20Mus%20-%20Istorio

Ikusgarria

Maiatzaren 7an, igandez, "Urteak bete, abenturak bizi!" Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikusgarria Kiroldegiko ezker paretan izanen da (11:00), Azkaingo eta Ziburuko ikastolen alde.

Mus

Eskola publikoko buraso elkarteak "Jean Michel Gonzalez" mus lehiaketa antolatzen du, Bil Tokin,

maiatzaren 13an. Sartzea pertsonaka 12€ eta tokian berean jateko eta edatekoa izanen da. 500€ko saria da irabazleentzat eta 100€koagaltzaileentzat.

Istorio

Maiatzaren 13 eta 27an liburutegian (10:30), hiru urterainoko haurrentzat Julik Goxokien ipuin ttiki sentsorialak kondatuko ditu. Sartzea libro izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3688. zbk

Gure Hitza | 2023/05/04

URAREN GAINEKO EZTABAIDAK

Jean-Louis Harignordoquy

Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago metatzeari uko egin behar litzaioke.

Lehengo denboretan ere izaiten baitziren idorteak, laborari frangok erreka bazterretako pentzeak ureztatzen zituzten uda minean. Erreketako ur emaria azkarki apaltzen bazen ere, nehor ez zen hortaz arranguratzen. Ez baitzen orain bezainbat kutsadura mota, arrainak ez ziren hiltzen. Udan azinden edanarazteko, Aezkoako alhapideetan badituzte euriteetako ur soberakinen bilgia ttiki batzu eginak. Ez dugu hortan makurrik ikusten. Bertzerik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016