Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Maiatzaren 04a

Ikas bi - Abisu - Pilota

Ikas%20bi%20-%20Abisu%20-%20Pilota

Ikas bi

Sarako eskola publikoa duela 40 urte, 1983an, antolatu zen haurreri eskolan euskara erakasteko. Karia hortara apirilaren 26an, asteazkenez, zeremonia bat egina izan da. Pontx pailazoak erakusketa eman du, denak izigarri kontent ziren, partikularki haurrak. Mintzaldia aitzin haurrek bi kantu eman dituzte, handiek "Ikasi nahi dut" eta ttipiek "Behin betikoz". Battitt Laborde auzapezak, deneri ongietorria desiratu du, izigarri kontent agertu da eskola publikoan ere euskara haurrek ikasten dutela eta agian anitz urtez. Ondotik Saint-Pée senatorea, departamendua, eskoletako buruzagia, Ikas Biko lehendakaria eta bertze batzu mintzatu dira, denek gauza bertsuak errateko. Antolatua izan zelarik Paul Milhet zen zuzendaria eta orduetan 80 bat haur baziren, geroztik ttikituz joan da, orain bakarrik 50 bat dira. Erran behar da lehen Saran ikastolarik ez zela, horrengatik eskola publikoan haur gutiago dira zeren ikastolara joan baitira. Elkarretaratze hori bukatzeko izan da zintzur bustitzea pintxoekin.


Abisu

Maiatzaren 8a beteranoen eguna meza Saran (11:00), lore ematea hilarrietan eta ondotik aperitifa Herriko Etxeak ofreitua. Maiatzaren 13an gau pasa kiroldegian gaztetxeak antolaturik. Maiatzaren 18an Salbatore, komunione ttikia Senpereko elizan.

Pilota

Errebotean 2. mailan: Arribillaga Eneko, Mounho Eneko, Iribarren Unai, Hariñordoquy Alain eta Iribarren Oihan galtzaile 13-05 Zaharrer Segiren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3688. zbk

Gure Hitza | 2023/05/04

URAREN GAINEKO EZTABAIDAK

Jean-Louis Harignordoquy

Jendea arrangura da ez ote giren ur eskasia iraunkor bati buruz abian. On da aski goiz gogoetatzea nola jokatu urte idorretan ur eskasiarik ez dadin izan: ura jendeentzat, azindentzat, landare eta zuhaitzentzat. Ur edangarria xuhurtzea gerta ditaike Lapurdin, hor baitira urtetik urtera beharrak azkarki emendatzen ari, biztanlegoa gero eta gorago doalako, etxe zonbaitek igerilekuek ere dituztelarik. Ur mozturarik ez dadin sekula gerta, hirietan jende gehiago metatzeari uko egin behar litzaioke.

Lehengo denboretan ere izaiten baitziren idorteak, laborari frangok erreka bazterretako pentzeak ureztatzen zituzten uda minean. Erreketako ur emaria azkarki apaltzen bazen ere, nehor ez zen hortaz arranguratzen. Ez baitzen orain bezainbat kutsadura mota, arrainak ez ziren hiltzen. Udan azinden edanarazteko, Aezkoako alhapideetan badituzte euriteetako ur soberakinen bilgia ttiki batzu eginak. Ez dugu hortan makurrik ikusten. Bertzerik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016