Gure Hitza | 2025eko Otsailaren 13a

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babesleek mutiko eta nesken taldeei ematen dieten diru kopurua ez da zuzenki partekatua. Neskentzat ez da dirurik, ez baliabiderik ez eta justiziarik.

Arrauneko ligan ber arazoa bada: estropada irabazten duen nesken untziak mutikoen bosgarrenak irabazten duen ber zama hunkitzen baitu…

Emazte arraunlariak mutilen itzalean gira. Haiei ematen zaie argi guzia, haiek dute lehentasuna, material onena, material garestiena, urrunetik heldu diren arraunlariei klubeko furgoneta uzten zaie beren auto pertsonala ez dezaten hartu, arraunlari batzu ordainduak dira. Guk aldiz ez dugu deus. Ez argirik, ez material hobeagorik, ez klubeko furgonetarik, ez soldatarik. Onak izan behar gira baina ez sobera, irabazi baina ez gehiegi, tokia hartu baina ez hainbeste. Usutan entzuten da arraunean emazte untzi batek argia ukaiteko, haren klubean gizonen talderik ez dela izan behar.

Alta, nire klubean gizonekin ber ligan gira, bi untziek ber helburua dugu: irabaztea. Bi taldeek irabazteko gaitasuna eta aukera dugu. Untsalaz, ez litzateke ekipo bat bestea baino gehiago kontsideratua izan behar. Ikusten dudan desberdintasun bakarra da gu emazteak girela. Nahiz talde ona izan, emaitza onak lortu, batzuetan mutikoak baino onagoak gainera, beti izanen gira haiek baino gutiago.

Nahiz historian zehar aitzinamenduak izan diren, emazteek arraunean segitu beharko dugu injustizia garaitu arte. Uretan, etxean, lanean, kalean… Paladaz palada aitzina giten, gure ahotsak entzun diten!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016