Herriz Herri - Angelu (L) | 2025eko Apirilaren 24a

Koru kontzertua - Euskara sentsibilizazio tailerra

Koru kontzertua

Apirilaren 27an (16:30), Lauhaizetara eta Lous Deus Remparts koru taldeek kontzertua eskainiko dute San Leon elizan. Parte hartze librea izanen da.

Euskara sentsibilizazio tailerra

Maiatzaren 3an (16:00), Maharin parkean euskararen jakin-mina sortzea helburutzat duen saioa iraganen da. Deus edo guti dakitenei zuzendua da, kitorik izanen da eta izen ematerik gabe. Huna Maryse Elissalde saioa animatuko duenak dioena: "Gure ingurunean euskarazko idazki anitz dira. Parte hartzaileek proposatzen dituzten hitzetatikhasiko gara: euskarazkoak iduri zaizkienak, merkataritzako marka izenak barne. Ondotik elkarrekin azalduko eta aztertuko ditugu. Saio horrek euskal hitzen erro eta atzizki batzuen aipatzera eramanen gaitu. Bukaeran, landu dugunetik abiatuz, parte hartzaileek hitz-elkarketa berriak proposatuko dituzte".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/04/24

Hara ene bazka

Peio Jorajuria

"Literatura mirakulu bat da" dio Ahmat Altan turkiar idazleak. Badaki zertaz mintzo den. Giza eskubideen defendatzaile amorratu horrek Erdogan presidente autokrataren presondegia ezagutu du, baina kartzelan ere idazten segitu du. "Literaturaren bidez, presondegia, botere politikoa, botere judiziala, polizia... horiek denak baino indartsuago sentitzen naiz eta libreago" dio ere. Munduan gaindi ugaltzen ari dira Erdoganen gisako harrapariak, edo "predatoreak" Giuliano de Empoli italiar idazleak dioen bezala ("L'heure des prédateurs", 2025). Baina harrapari horien aitzinean ere literatura libratzaile da. Edozein literatura motak, edozein tokitan, bihotz barneko sentimenduak askatzen ditu.

Joan den astelehenean, Sarako Idazleen biltzarrean, zer loria! Gorago aipatutako harraparirik ez badugu ere hemen gaindi, orainokoan bederen, hemengo literatura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016