Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Otsailaren 13a
Kontzertua - Mus - Hitzaldia - Jean Etxepare - Hitzaldia
Kontzertua
Otsailaren 15ean larunbat arratsean (19:00), Nabasi taldeak kontzertua emanen du Kalostrapen. Euskaraz izanen da eta urririk.
Mus txapelketa eta kontzertua
Otsailaren 16an, Estitxu kolegioak mus txapelketa antolatzen du Zizpa gaztetxean (10:00). Ekipaka 22 euro ordaindu beharko dira. Izenak emateko: 06-88-33-65-65 edo 06-82-48-90-78.
Ondotik (18:00), Gurashow taldeak kontzertua eskainiko du. Jateko eta edateko izanen da tokian berean.
Hitzaldia
Otsailaren 17an (18:00), Itxaro Bordaren mintzaldia iraganen da,“Hitzak eta isiltasunak: emazteen euskarazko poesiaz”gaiaren inguruan. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin. Hitzordua Henri Grenet auditorioan emana da.
Jean Etxepare
Otsailaren 18an (17:30), Jean Etxepareri buruzko erakusleihoaren aurkezpena iraganen da, ondotik idazlearen obra eta pertsonaren inguruko dokumentu argitaragabe batzuk ikustera emanen dira Hiri Barneko mediatekan. Izen emateak:05-59-59-17-13.
Hitzaldia ihauteriei buruz
Otsailaren 21ean (19:00), Thierry Truffaut-ek mintzaldia eskainiko du“Ihauteria ulertu euskal eta gaskoi tradizioei esker”gaiaren inguruan. Hitzordua Gurutze Sainduko mediatekan emana da, frantsesez izanen da eta urririk.