Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Otsailaren 13a

Gaztain landatze

Lekorneko eskola publikoko eta Baigura ikastola haurrak, erakasleak, bi herrietako auzapezak eta Gabriel Durruty
Lekorneko%20eskola%20publikoko%20eta%20Baigura%20ikastola%20haurrak_%20erakasleak_%20bi%20herrietako%20auzapezak%20eta%20Gabriel%20Durruty

Neguko arratsalde eguzkitsua zela, Baigura mendira buruz ttapa-ttapa abiatuko gira, aitzin haurren oihuak entzuten zirela. Zenbait denboraren buruan heltzen gira gaztainondoak landatu behar ziren gunera, hor ziren Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bi teknikari, Makeako Alain Dubois eta Lekorneko Hervé Amestoy auzapezak, bai eta Gabriel Durruty gaztainondoetan aditua. Gaztaina elkarteak eta bi Herriko Etxeek Lekorneko eskola publikoko eta Baigura ikastolako ikasleak gomitatuak zituzten “Marsol” gaztaina ondoen landatzera. Haurreri esplikazio batzuk eman ondoan, landareak eta tresnak eskuetan kemen handiz haurrek dozena bat gaztainondo landatu dituzte.

Berriz etxera itzuli direlarik hain segur bazuten zer konta, dudarik gabe ondoko hilabete eta urtetan itzuli bat eginen dutela egin duten lanak fruitu ekarri duen ikustera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016