Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Otsailaren 13a

Ihauteriak - Esker onezko meza - HAZI azoka - Mintzaldi-elkarrizketa

Ihauteriak%20-%20Esker%20onezko%20meza%20-%20HAZI%20azoka%20-%20Mintzaldi-elkarrizketa

Ihauteriak

Aurten ere, aspaldiko ohidurari jarraikiz, Kaskarotak etxez etxe ibiliko dira herriko auzoetan hiru asteburuz, heldu den larunbatetik goiti. Huna nundik nora ibiliko diren asteburu huntan: otsailaren 15ean larunbatez, abiatuko dira goizeko 9:00tan Ameztoitik, eta kurrituko dituzte Jauretxea, Etxegaraia, Agerria, Irigoinia, Irigoin-ttipia, Zelaia, Ordokia eta Iguzkian. Otsailaren 16an igandez, goizeko 9:00tan abiatuz, kurrituko dituzte Onddoria, Xerenda, Juanttipianeko inguruak, Gibelarte, Izoki, Uharretuko inguruak, Atekagaitz, Zubeleta, Geltokiko inguruak eta Errobi.

Esker onezko meza

Iragan urte hondarrean, kasik bi mende iraun duen Seroren Etxeak ateak hetsi ditu, belaunaldiz belaunaldi hainbeste zerbitzu egin ondoan.

Herritar guzieri Etxe horri beren atxikimendua eta ikustatea agertzeko parada emana izanen da igande huntan, otsailaren 16an, beharra den ospakizunean aurkituz. Goizeko 10:30etan izanen da Itsasuko seroreri eskaini esker onezko meza Itsasuko elizan.

HAZI azoka

B.L.E (Biharko Lurraren Elkartea) elkarteak antolatzen du hazi azoka igande huntan, otsailaren 16an, Sanoki gelan (10:00-17:00).

Haziak trukatzen ahalko dira, izanen dira ere tailerrak, ekoizle eta hazi zainekin. Galdegina da bakoitzari bere haziak ekartzea. Sartzea urririk izanen da, eta izanen da jateko eta edateko tokian berean egun osoan.

Mintzaldi-elkarrizketa

"Eskolan euskara (eta euskaraz) ikasi": hori izanen dute mintzaldiaren gaia Maite Lagrenade eta Beñat Lascano irakasleek otsailaren 21ean ostiralez, Sanoki gelan (19:00). Erakaskuntzan elebiduntasunaren onuren aipatzera gomitatu ditu Herriko Etxeko euskara batzordeak. Sartzea urririk izanen da, eta elkarrizketa bat ere izan daiteke entzule eta hizlarien artean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016