Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Otsailaren 13a

Barkamenak - Heriotze - 2024ko bilana - Mus - Euskal Trail

Euskal Traileko bazkaria
Euskal%20Traileko%20bazkaria

Barkamenak

Baigorriko berri gutti edo kasik batere atzeman duzue Herria kasetaren aitzineko bizpahiru aleetan. Berriketariak barkamenak galdatzen dauzkizue bainan herritik falta zen azken aste hauetan.

Heriotze

Joseph Salaberia (Denek Ttotte Paotto deitzen ginuena) 82 urtetan pausatu da. Ofizioz hargin eta gero ekipamenduko langile izana, Okozen erretiratua zen aspaldi huntan. Doluminak Grazi alarguntsari, Babeth, David, Patxi seme alaberi, Marie Claire arrebari eta familia guziari.

Engoitik denak jakinean balin bazirezte ere, oroitaraziko dugu joan den urtarrilaren 24a egun iluna izan zela gure herriarentzat, hiru heriotze gertatu baitziren egun berean: Leon Arruiz 60 urtetan, Helene Ospital (Bidondo sortua) 65 urtetan eta Agnes Errotabehere 80 urtetan. Doluminak penetan diren familia guzieri.

Aitzineko egunetan ere, sortzez paristarra eta zonbait urte hauetan Kortaden bizi zen Lina Zrinscak zendu da 63 urtetan. Aspaldian borrokatzen zen "Charcot" eritasunaren kontra. Heriotza baino zonbait egun lehenago, bere lagunek lagundurik, Oilarandoiko kaperara igana zen, gure mendia eta handik ageri diren bazterrak ikusi nahi baitzituen azken aldikoz.

2024ko bilana

Herriko Etxearen urteberriko agiantzen karietara, jakin da 29 heriotze izan direla jaz Baigorrin eta 12 sortze. Gure herriak 1.568 biztanle kondatzen ditu egungo egunean. Bestalde, 6 ezkontza ospatu ziren joan den urtean.

Mus

Euskal Herriko mus txapelketaren karietara, sailkapen partidak Manexenean jokatu dira, aitzineko ibiakoitzean. 25 pare lehiatu dira eta hauetarik 5 Baxe Nafarroako final egunera joanen dira. Hauek ditugu Antton Haristoi eta Mattin Olzomendi, Beñat Arrangoitz eta Terexa Alfaro, Graxi Irigarai eta Gilen Kurutxarri, Arno Manex eta Josu Zugarramurdi, Unai eta Nora Ozafrain gazteak. Goresmenak eta suerte on segidarentzat. Baxe Nafarroako finalak heldu den martxoaren 22an jokatuko dituzte Larzabaleko Ezpeletenean.

Euskal Trail

Gure mendietan gaindi urtero iragaiten den euskal lasterkaldia heldu den Salbatoreko egunetan iraganen da aurten ere. Prestaketak jadanik hasiak dira eta laguntzaile edo bolondresetarik 60 pasa Izpegiko Hirigoien bentan bildu dira joan den igandean, lanak bere ordaina ere eta bereziki bere atsedenaldiak behar baititu artetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016