Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Otsailaren 13a
Pilota - Eskubaloia
Finalean
Joan den otsailaren 1ean, Arrosako trinketean, Union Basque elkartearen palantxako finalean, artekoetako Ainara Labat eta Katixa Vignau Tuquet-ek galdu dute 11-15, 12-15 Denek Bat-ekoen parean. Galdurik ere, Ainara eta Katixak partida ona eskaini daukute eta gure txaloak merezi dituzte!
Esku-huska
Hemen buruz burukako xapelgoa doa aitzina eta multxoko partiden ondotik, huna gure elkarteko pilotarien joan-jinen berri. Lehen mailan, Julien Etchegaray, lehen bukatuz, 2. partean zuzenki sartzen da. Bigarren mailan, Paolo Bidart-ek kanporaketak jokatu beharko ditu hirugarren mailako baten aurka. Hirugarren mailako Jon Mollon eta Eneko Etchevers-ek denak irabazirik, bigarren mailako baten aurka kanporaketak jokatu beharko dituzte.
Laugarren mailan, David Etchetok ere kanporaketak jokatuko ditu 3. mailako baten aurka.
Aldiz, Mikaël eta Battit Poutçou Hourcade anaiek, ber mailan segitzen dute.
Lehiaketa
Aurten ere, Gure Doia trinketean, esku-huskako lehiaketa antolatua da hiru mailatan. Izenak eman behar dira otsail hondarreko, Xexili Duhalde deituz: 06-12-13-68-03.
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, lehen taldeak berdinketa egin du Ortesen, 27-27.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Lormont-en, 20-22.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Pessac-i, 33-23.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Bordes-eri, 33-21.
Erregional mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Lescar-i, 37-26.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldeak errezebituko du ASPOM Bègles larunbatean (19:00).
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Eysines larunbatean (17:00).
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak joanen dira Poitiers-era igandean (14:00).
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik errezebituko du Urruña larunbatean (21:00).
Bigarren taldea joanen da Bosdarros-era larunbatean (19:30).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak joanen dira Mios-era larunbatean (11:00).