Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Apirilaren 24a

Rafuren ibilaldia - Sulzbach am Main herrian diren urruñarrak gogoan - Bidasoan Euskaraz - Frantxia Haltzuet-en omenaldia - Asisko Urmenetaren hitzaldia - Zokoako merkatua - Adixkideak elkartearen lotoa - Pilota

Urruñarrak Rafuri sostengua ematen
Urrunarrak%20Rafuri%20sostengua%20ematen

Rafuren ibilaldia

Hilaren 16an abiatu zen Rafu Ruiz de Alda txirrindulari gaztea Daniela Albizuren plazatik. Hantxe ziren auzapez eta hautetsi jaun-andereak eta baita herritar zenbait, Rafuri kuraia emateko. Bidean bederatzi egun egin ondoren, jadanik Suzbach am Main herrira iritsi zaigu eta ospakizunetan parte hartzeko prest dugu. Zorionak Rafu eta besta on!

Sulzbach am Main herrian diren urruñarrak gogoan

Badira 45 urte Urruña (10.432 biztanle) eta Bavierako Sulzbach am Main (7.506 biztanle)herriak birazkaturik direla, eta horren kari, iazko maiatzean, 80 bavierar etorri ziren Urruñara. Orain, 80 urruñar hara joan zaizkigu, auzapez eta hautetsi jaun-andereak haien artean, hilaren 24tik 28ra izanen diren ospakizunetan parte hartzera. Batzuk hegazkinez, autoz besteak, eta Mattin Rafu Ruiz de Alda hautetsi eta kirolari gaztea txirrindulaz joan zaigu. Kuxkuxtu txaranga ere han dugu. Ekitaldi ederra izan dezazuela!

Bidasoan Euskaraz

Aurten, Pausuko Xaia ostatuaren inguruan urtero ospatzen den euskal ekitaldi hau maiatzaren 1etik 4ra izanen da. Egitaraua: maiatzaren 1ean ostegunarekin (9:00), "Bidasoa Oinez" izeneko Bidasoa inguruko ibilaldia, abiatzea: Xaia aitzinetik. Horren ondotik xingar eta arroltze Xaia ostatuan. (16:00) Pontx pailazoa haurrendako, prezioa: 5 euro eta krakada eskainia. (19:00-22:00), talo besta DJ. Oscar Ciarekin. Maiatzaren 2an ostiralarekin (20:00), kantu afaria Kuxkuxtu txarangarekin. Sagarnotegiko menua, prezioa: 42 euro. Maiatzaren 3an larunbatarekin (19:00), pintxoak eta kontzertua Andoni Ollokiegirekin. Maiatzaren 4an igandearekin, pilota finalak. Horren ondotik, aperitifa eta bazkaria Kuxk taldeak animaturik. Prezioa: 25 euro. (19:00) kontzertuak Sacré Encierro eta Djingl's taldeekin. Izen-emaiteak: 05-47-75-07-02.

Frantxia Haltzuet-en omenaldia

Hilaren 12an larunbatarekin, Berako Labiaga ikastolak Frantxia Haltzuet omendu zuen Berako Altzate aldean. Omenaldian Berako auzapez Aitor Elexpuru jaunak parte hartu zuen eta baita Frantxia Haltzueten familiakoek ere. Altzateko parean, errekaz bestaldean dagoen plazari bere izena eman zioten, eta burdinazko xafla ezarri zuten haren oroitzapenez. Frantxia Haltzuet Beran sortu zen 1908an, eta 1945eko apirilaren12an hil zen Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan jasandako jipoi baten ondorioz. Gazte zela Urruñara ezkondu zen, Filipe Usandizagarekin (1939an hilda). Kometa sarean parte hartu zuen Urruñako bere etxaldean, Bidegain Berrin, hegazkin pilotu aliatuak aterpetzen. 1943an, salaketa baten ondorioz, Gestapokoek atxilotu eta lehen aipatu kontzentrazio esparrura igorri zuten.

Asisko Urmenetaren hitzaldia

Hilaren 17an, Asisko Urmenetak hitzaldi bikaina eman zuen Berttoli elkartean. Gaia: Sorgin ehiza. Nun, noiz eta zergaitik? Antolatzailea: Jalgi gazte erakundea. Asiskok garbi utzi zuen Euskal Herriko sorginkeria garai hartan arrotzen asmakeria hutsa izan zela, gure gainean eta gure herria zatituz, eraikitzen ari ziren bi erresuma horiek legitimatzeko eta bultzatzeko joko zikina, besterik ez.

Zokoako merkatua

Urtero Urruñako Herriko Etxeak udako merkatua antolatzen du Zokoan. Aurten astelehenez izanen da, uztailaren 7tik agorrilaren 25era. Zokoako udako merkatuan ekoizleak eta artisauak izanen dira. Parte hartzeko, hautagaitza dosierra bete eta Herriko Etxera igorri beharko da maiatzaren 5erako, beranduenik.

Adixkideak elkartearen lotoa

Hilaren 26an larunbatarekin (20:00), Adixkideak elkartearen lotoa izanen da Iturbidea kiroldegiko gelan.

Pilotari urruñarren emaitzak

Elite Pro lehiaketaren kari, Donibane Garazin jokatu partidetan P. Etxeberri eta Iphar 40 À¢'€'" B. Bideondo urruñarra eta Saint Paul23.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/04/24

Hara ene bazka

Peio Jorajuria

"Literatura mirakulu bat da" dio Ahmat Altan turkiar idazleak. Badaki zertaz mintzo den. Giza eskubideen defendatzaile amorratu horrek Erdogan presidente autokrataren presondegia ezagutu du, baina kartzelan ere idazten segitu du. "Literaturaren bidez, presondegia, botere politikoa, botere judiziala, polizia... horiek denak baino indartsuago sentitzen naiz eta libreago" dio ere. Munduan gaindi ugaltzen ari dira Erdoganen gisako harrapariak, edo "predatoreak" Giuliano de Empoli italiar idazleak dioen bezala ("L'heure des prédateurs", 2025). Baina harrapari horien aitzinean ere literatura libratzaile da. Edozein literatura motak, edozein tokitan, bihotz barneko sentimenduak askatzen ditu.

Joan den astelehenean, Sarako Idazleen biltzarrean, zer loria! Gorago aipatutako harraparirik ez badugu ere hemen gaindi, orainokoan bederen, hemengo literatura...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016