Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Otsailaren 13a

Heriotze

Serge Grattepanche Elizalarria etxeko bizitegi batean zegoena 59 urtetan zendu da. Sortzez Frantzia iparraldeko Caudry herrikoa zen, duela 10 bat urte Izturitzerat jina. Zenbait denboraz Lekuineko Boncolacenpresan lan eginik, azken urteak osagarri arrangura larriekin iragan ditu. Duela 2 hilabete agertu zitzaion minbiziak du ereman. Hemen gaindi bere auzo hurbilekoez bestalde nehor gutik zuten ezagutzen. Haren gorputza, familiakoek sorterri alderat joan dute erraustua izaiteko.

Beste heriotze bat ere badugu herrian. "Pausalekua" xaharretxean pausatu da Michel Amade Xantxoteiko nagusia. Uztaritzetik jinik,aspaldi herritartua eta herritik kanpo ere ezagutua baitzen hobeki aipatuko dugu ondoko egunetan. Anartean jakin ezazue bisita egiten ahalko zaiola Hazparneko hil etxean otsailaren 14an ostiral arratsaldez (13:30-14:30). Zeremonia ttipi batetik landa, haren gorputza Biarritzen erraustua izanen da. Familiari doluminak oraidanik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016