Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Otsailaren 13a
Kontseiluaren bilkura - Haritz Barne zinema - Obra bereziak
Kontseiluaren bilkura
Otsailaren 13an ostegunarekin (20:00), herriko kontseilua bilduko da Lavigne gelan Elgar zentroan. Administrazio orokorra, finantzak, giza baliabideak, turismoa eta Biharko Hiri Ttipi proiektuak aipatuko dira. Nahi duena joan daiteke.
Haritz Barne zineman
"L'Amiral" dokumentala otsailaren 18an asteartean (20:30).
"Hervéren etxeanbiarnes untzigile talde bat biltzen da Anagama egur labearen inguruan. Bakarrik taldekide horiek dakite labea nola dabilen. Hamabost egunez aldizkatuko dira labeak 1.280 graduko berotasuna lortu arte. Alabainan berotasun hortan dira iragan urtean egin untziak erreko. Hervérentzat erretze hau jakitate eta suzi pasatze bat da."
Berrogei minuta irauten duen dokumentario hunen ondotik Jean Larregaray zinegilearekin solastatzen ahalko da. Jean Larregarayek bere haur eta nerabe denborak Aiziritzen iraganak ditu. Miarritzeko audiobisual poloan ikasi zuen lehenik, gero Radio France irratian lan egin eta azkenik Fémis zinema eskola famatuan egon zen. Soinuaren ikasketak egiteaz gain hiru laburmetraia sortu zituen. Egun, labur, ertain eta luzemetraiak egiten ditu.
Obra bereziak
Hiri erdia arraberritzeko, eliza saihetseko parkina kenduko zela erran zelarik, batzu haserretu ziren erranez jendea ez zela gehiago horrat hurbilduko, adineko eta elbarrituak baztertzen zirela erranez. Horri erantzuteko hitzeman zen eskaler automatiko batzu eginen zirela Harana gaineko parkinetik Ezkien plazara igaiteko. Ikerketak eginarazi dira eta ohartu dira igogailu baten muntatzea askoz sinpleago eta merkeago aterako zela. Hara beraz obrak abiatuak direla. Zonbait denboraren buruan ageriko aitzin proiektuaren araberakoa izanen denez igogailu goaitatua.