Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Otsailaren 13a

Iparraldeko Orkestra elizan - Heriotze

Iparraldeko%20Orkestra%20elizan%20-%20Heriotze

Iparraldeko Orkestra elizan

Ortzaizeko herriaren laguntzarekin Iparraldeko Orkestra San Julian elizan ariko da larunbatean, otsailaren 15ean (20:00), bere 50 urteak ospatzeko antolatu duen musikaldia emaiteko. Strauss, Bizet, Gounod eta Ravelen musika emanen dute etorriko diren 13 musikariek eta horietan izanen da ere Dominique Descamps Bordeleko orkestran bakarlaria dena. Sartzea 16 eurotan izanen da tokian berean bainan aitzinetik erosten ahal dira orkestraren webgunean: ospb.eus.

Heriotze

Suhitenbordako Joana Aldave zendu da bere 102. urtean. Azken hilabete huntaraino bere etxean bera bakarrik bizi zen. Ortzaizeko presuna zaharrena zen. Ehorzketak larunbat goizean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu bere familiari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3783. zbk

Gure Hitza | 2025/02/13

Injustiziaren olatuan

Ainhoa Etchenique

“Injustizia” definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.

Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan, hala nola soldatan, indarkeria matxistan, parte-hartze politiko eta sozialaren murrizketan baita hezkuntzan.

Etxean eta lanean ez dut injustizia hori jasaten, baina kirolean bai. Nire Hegoaldeko arraun elkartean, neskek eta mutikoek ber hangarra partekatzen dugu gure materiala biltzeko. Arazoa da mutikoek hangarraren bi herena baliatzen dutela guk herena baizik ez dugunean. Materiala, lekua eta dirua ez da justuki banatzen. Hain zuzen ere, babes...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016