Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2025eko Otsailaren 13a
Dolu
Bi presuna zendu berri dira epe laburrean. Lehenik Olaraneneko Jean Olharan, 91 urtetan. Gaztaroan pilotari ona izana, hargina izanki, ostatuari datxikola trinketa eraiki zuen eta ostalaritzari lotu Maddi bere emaztearekin eta aldian aldiko langileriarekin. Urteak joan urteak jin, zenbat ekitaldi ez da izan hor: apairu, eztei, dantzaldi, pilota torneo, kantaldi... Baina oroz gainetik pilotazalea zen Jean, jendarteko harremanetara ekarria zen euskal kulturari atxikia eta haren alde bermatzen zekiena.
Gero Jeanne Clair-en aldi izan da 95 urtetan, hau Jutsin hobiratua izan delarik.
Bi familien doluari atxikimenduz juntatzen gira.