Azalekoa | 2017ko Apirilaren 13a
ETA erakundea behin betikoz desarmatua: apirilaren 8ko egun historikoa
P.J.
Apirilaren 8a egun historikoa izanen zela iragarria izana zitzaigun eta berehala erran dezagun zinez egun gozagarria bizi izan dugula buruan buru Baionan. Seinale on eta azkarrak ukanak genituen aitzineko egunetan. Ipar eta Hego Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta bertze egitura askotakoak bat agertuak ziren desarmatze mugimendu horren alde, Fronte Nazionalekoak eta Alderdi Popularrekoak salbu. Hiru euskal instituzioetako buruak À¢'€'" Iñigo Urkullu (Eusko Jaurlaritza), Uxue Barkos
Apirilaren 8a egun historikoa izanen zela iragarria izana zitzaigun eta berehala erran dezagun zinez egun gozagarria bizi izan dugula buruan buru Baionan. Seinale on eta azkarrak ukanak genituen aitzineko egunetan. Ipar eta Hego Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta bertze egitura askotakoak bat agertuak ziren desarmatze mugimendu horren alde, Fronte Nazionalekoak eta Alderdi Popularrekoak salbu. Hiru euskal instituzioetako buruak À¢'€'" Iñigo Urkullu (Eusko Jaurlaritza), Uxue Barkos (Nafar Gobernua), Jean-René Etxegarai (Euskal Elkargoa) À¢'€'", beren aldetik, asteazkenean Aurkatin (Araba) ziren bildu Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeko (NEB) buruarekin, Ram Manikkalingam Sri Lankarrarekin, desarmatzeaz analisia partekatzeko eta postura batua agertzeko. Europatik ere sustengua etorria zen, bereziki European Free Alliance eta Basque Friendship Group egituretatik. Baionako egunaren bezperan, E.T.A.k berak BBC Londresko hedabidetik mundu osoari jakinarazten zion mintzo zen memento horretan osoki desarmatua zela, arma gordagien kokapenak euskal gizarte zibilaren eskuetan utzirik.
Zortzi arma gordagi
Larunbat goizean goiz nun nahitik etorritako kazetariak trumilka zauden Baionan barna, halako zurrunbilo mediatiko batek duela egun osoa estaliko. Goizeko 08:00ak irian iragan da lehen agerraldi instituzionala Baionako Herriko Etxean, J-R. Etxegarai auzapez eta Euskal Elkargo buruaren presentzian. Saihetsean zituen Ram Manikkalingam (NEB), Harold Good Ipar Irlandako artzain protestantea, Irlandako bake prozesuan bere garaian jokatua, eta Matteo Zuppi Boloniako artzapezpiku katolikoa. Jean-Noël Etcheverry Txetx-ek hor dio eman Manikkalingami E.T.A.ren arma gordagien zerrenda eta kokalekuak, GPS ezaugarriekin zaudenak. Bitartekari lana onarturik, bi elizgizonek berehala helarazi diote informazioa Baionako auzitegiko prokuradoreari eta honek Pariseko François Molins prokuradoreari, terrorismoaren kontrako borrokaz arduratzen denari. Honek, informazio hori ukan bezain laster poliza taldeak igorri ditu gordagi horietara. Zortzi gordagi ziren, Ipar Euskal Herrian (Senpere, Etxarri, Barkoxe) eta Biarnon (Castetbon, Lahontan, Araujuzon, Viellenave-de-Navarrenx, Maslacq) aurkitzen zirenak. Gordagi bakoitzaren ondorat hogei bat "zaintzaile behatzaile" (orotara 172) ziren jadanik bilduak eta armak polizaren esku utziak izan dira, etorri direnean. Zaintzaile horietan bazen orotarik, hautetsi, sindikalista, sozial eta kultur alorreko jendea, aurpegi ezagunak gutiz gehienak, eta larunbat arratsaldean Baionan gurutzatu ditugunek (Peio d'Uhalt, Jose Bove, Jean-Jacques Etcheverry Llargo...) kontatu digute zein errespetuki iragan den hori guzia. 120 arma, munizio asko eta 3,5 tona lehergailu bazauden orotara gordagietan. Frantses gobernuak ez dio desarmatze horri trabarik ekarri. Matthias Felk frantses barne-ministroak Parisetik jakinarazi du bere atsegina: "Armen itzultzea urrats handi bat da".
Hitzaldi eta lekukotasun sarkorrak
Larunbatean, egun guzian lerrokatu dira hitzaldi eta lekukotasunak, denak batzuk bertzeak bezain sarkorrak, Atalante zine gelan, Euskal Museoan, Roland Barthes plazako oihal etxepean eta azkenik San Andreseko plaza nasaian, hemen pantaila handi baten bidez segi zitekeela hori guzia. Arratsalde erditan, bazterrak mukuru beteak ziren À¢'€'" erran da 20.000 lagunetaraino bazela À¢'€'" gutiz gehienak eguzki betean. San Andres plazako ekitaldi hori kudeatu du Bake Bidea elkarteko Anais Funosak. Eta entzun ditugu Mixel Berhocoirigoin euskaraz eta Michel Tubiana frantsesez: "Azkenean heldu gira!". Pentsa zer kemena ukan behar izan duten bakegile ausart horiek, Txetx, Berhoko eta beste zenbaitek, ez ditugu aski eskertu! Baina badela oraindik bide egiteko egiazko bakea erdietsi arte, biktima guziak kontutan harturik, zauriak eztiturik, presoen eta errefuxiatuen egoera konpondurik, elkarbizitza duinera heldu arte. Harold Good ere mintzatu zaigu, umoretsuki eta suharki: "Nahi nuke hemengo izpiritua botila batean hartu eta Irlandara eraman!". Azkenik, "Baionako apirilaren 8ko manifestua" dute irakurri Eztitxu Eizagirrek euskaraz, Louis Joynet-ek frantsesez, Suzan Georgek ingelesez eta Fernando Armendarizek gazteleraz. Zinez hunkigarria! Biktima guziak gogoan, ez zen ez musikarik ez ospakizunik, baina bihotzak genituen bestan.
.114307.jpg)










