Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Apirilaren 13a
Agur Izar eta Ilargi!
P.U.
Bai, gaurko apirilaren 7an, iguzki orena 3 orenetan nuen eta nunbaitan 100 izar agerian, besteak lano pean eta ilargia pausatzerat zoan.
Bai, gaurko apirilaren 7an, iguzki orena 3 orenetan nuen eta nunbaitan 100 izar agerian, besteak lano pean eta ilargia pausatzerat zoan. Bai, gure amatxi eta aitatxien arbasoek bazakiten goizik jeikitzen eta araberan loaldia egiten, eta iluntzean lanetik gelditzen, eta goxoki su ondoan egoiten! Bai, bai eta bai, oraiko tresneriak onak dira batzu eta iraupena laburra, eta hamarretatik zortziak kaltegarri haurñoentzat! Beraz, kasu, kasu, ez estona uztartzeek ez badute irauten. Segi dezagun ahalaz gure izaiteari leial egonez eta ezar buruan emaztea emazte dela eta gizona gizon! Eta bai itxuraz eta ikusmoldez bakotxa osotasunaren erdi bat baizik ez girela!










