Gure Hitza | 2017ko Apirilaren 13a
Basaburuk badu urre
Peio Jorajuria
Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat
Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.
Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua, Basaburuko Saskia. Sindikalista ere dugu Basaburutarra, gaztetan Xiberoko etxalde zenbaitetan zaildua kontzientzia eragozle gisa (objecteur de conscience), Johañe Pitrauren lurretan bereziki, eta geroztik laborarien defentsa lanetan etengabe ibilki, gaur egun aste guziez Pariseraino eta frankotan urrunago ere doala, Confédération Paysanne sindikatuko mahai nazionaleko idazkari gisa. Eta idazlea ere dugu gure artzain sindikalista, luma Zeruko Argian hezia, Herriz Herrin zorroztua eta gaur Laborarin gazitua. Eta Basaburuko Berriak aldizkaritxoan. Honetan agertutako kronika andana da bildu, beraz, Maiatz elkarteak "Basaburuko altxorrak" liburuan troxatu dizkigunak. Hau agertzean, hauxe Itsasuko artzainaren harridura, liburua eskuetara eman zaiolarik, opari hori onartzea besterik ez zezakeela egin!
Luma guziez À¯'¬'na da Basaburuko artzainarena, bidarraitar azkaindartuak aitzinsolasean azpimarratzen duen bezala. Urrearen baliokoa, ez haatik ustiatu nahi diguten lurpeko urre galgarri hura baina bai Basaburuko Saskiak ekoizten duenaren gisakoa. Sarako Biltzarrean, heldu den asteburuan, bertze liburu guzien artean egiazko perla, hutsegin ezina, askok murtxatu nahiko dutena, guhaurrek egin dugun bezala.
Zutabe honetan hau ere ez nezake aipatu gabe utz. Egun historikoa bizi izan dugu Baionan iragan larunbatean, lehen orrialdeko artikulu nagusian kontatzen dugun bezala. ETA erakundearen behin betiko desarmatzea posible egin dute Euskal Herriko bakegileek, Madrilgo gobernuaren elkorkeriaren eta Pariseko gobernuaren epelkeriaren kontra. Euskal populuak nehori zor izanen ez dion baketzearen oinarriak sendo ezarri ditu. A, zer giro atsegina Baiona Ttipiko plazan milaka eta milaka bakezaleren erdian! Egiazko bake zuzen eta iraunkorra eraiki arte, izanen da oraindik bide baina urrats ezinago handia eman da. Madrilgo boterearentzat Baionako eguna "antzerki hutsa" eta "porrota estaltzen duen operazio mediatikoa" izan bada ere, gure bihotzak segurik esperantzaz bete dira.










