Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Apirilaren 13a

Mus

Herriko bi pare ukanen ditugu Heletan Bazko astelehenez jokatuko diren museko À¯'¬'naletan: Paxkal Ibarrola eta Guy Pierre Etcheverry, Kaiet Elissetche eta Beñat Poeydessus.

Herriko bi pare ukanen ditugu Heletan Bazko astelehenez jokatuko diren museko À¯'¬'naletan: Paxkal Ibarrola eta Guy Pierre Etcheverry, Kaiet Elissetche eta Beñat Poeydessus. Suerte hoberena desiratzen diotegu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017/04/13

Zubi berritze

Baztandarrak elkarteko kide zenbait zubi berrituaren gainean, Urritzateko errekan
Baztandarrak%20elkarteko%20kide%20zenbait%20zubi%20berrituaren%20gainean_%20Urritzateko%20errekan

Baztandarrak elkarteko kide zenbaitek berritu dute Putzen zubia, Urritzaten. Joan den larunbatean ezarri dute tokian, aitzineko zubia uholdeek eramanik. Irubelatik jaustean aurkitzen da zubi hori, Bidegorrirat buruz joaitean.

Irakurri segida

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016