Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a

Zilbetiko harrobiaren proiektua baztertua

Auzitegi Gorenak ezabatu du Magnesitas Navarra (Magna) enpresak Zilbetin zuen harrobiaren proiektua, bereziki ingurumenari egin kalteen irriskuagatik.

Auzitegi Gorenak ezabatu du Magnesitas Navarra (Magna) enpresak Zilbetin zuen harrobiaren proiektua, bereziki ingurumenari egin kalteen irriskuagatik. Alta, Zilbeti ala Eugiko eta Erro haraneko hautetsiak harrobiaren alde ziren, herri horietan lanpostuak sortuko zituelako esperantzarekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/04/13

Eta orain?

Bakea egitea, gerla egitea baino zailagoa dela errepikatu dute bakegileek zeren bakea ez da bortizkeriarik-eza bakarrik. Larunbateko baitezpadako urratsaren ondotik, beste zenbait, zailagoak, gelditzen dira egiteko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/04/13

Korrika

Korrikaren aurtengo 20. edizioak ezin hobeki bururatu du Iruñean bere ibilaldia: 11 egunez, Euskal Herri guzia alde batetik bestera zeharkatu ondoan, zazpi herrialde, 2.557km, 46.200 parte hartzalerekin.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/04/13

1.433 langabe gutiago martxoan Hego Euskal Herrian

1.433 langabe gutiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian, aitzineko hilabeteko datuekin alderatuz. Orotara 178.510 pertsona baziren martxoaren ondarrean lanik gabe. Autonomia Erkidegoan 138.157 pertsona zenbatu dituzte langabezian martxoaren ondarrean, otsailean baino 1.066 gutiago.

Irakurri segida

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016